Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Hizkuntza aniztasuna Afrikako altxor intelektualetako bat da
Hizkuntza aniztasuna Afrikako altxor intelektualetako bat da - Image

Afrikan mintzatzen diren 2.000 hizkuntza inguruetatik, gehienak komunitate txikietan eta urrunetan hitz egiten dira. “Aparteko hizkuntza aniztasuna hau Afrikako altxor intelektualetako bat da”, dio Matthias Brenzinger, Hegoafrikako Cape Town Unibertsitateko (UCT) Afrikar Hizkuntza Aniztasunerako Zentroko (CALDi) zuzendariak. Globaltasunak ez die komunitate horiei gehiegi eragiten. Horietako askok euren bizimoduak eta ikuspegiak islatuta mantentzen dituzte beren hizkuntzan. Kasu askotan, hizkuntza horiek ez zaie seme-alabei transmititzen eta ondorioz, desagertzeko zorian daude.

Hizkuntzen desagertzeko arriskuak kezkatuta, Brenzingerrek 40 urte baino gehiago eman ditu Afrikan hizkuntzak horiek dokumentatzen eta haien biziberritzea sustatzen. Mendiak igo eta basamortuak zeharkatu ditu urruneko komunitate linguistikoekin denbora pasatzeko, haien eguneroko bizitza, hizkuntzak eta pentsamoldeak hobeto ulertzeko helburuarekin.

Urruneko hizkuntza komunitateetan belaunaldi gazteenei galzorian dauden hizkuntzak irakastearen garrantzia aitortuz, eta  Afrikan bertan hizkuntza afrikarrei buruzko ikerketak sustatzeko, Brenzingerrek Andrey W Mellon Fundazioaren diru-laguntza bat lortu zuen CALDi-ren bidez. Fundazio horrek herriko unibertsitateetan dauden arte eta humanitateen arloko ikasle beltz hegoafrikarrei zuzenduta dauden programak eta bekak babesten ditu. Honek CALDi-ren lana bultzatu du azkenengo bost urteetan zehar. Lan horren barruan ehizari-biltzaile komunitateetan ahozkoak besterik ez ziren hiru hizkuntzen ortografiaren garapena dago, besteak beste.

CALDi-ren lanen artean beste gai garrantzitsu bat ere badute: Afrikako hizkuntza guztien aintzatespen eta intelektualizazioaren araketa. Brenzingerrek azaltzen du: “Afrikar hizkuntzek paper garrantzitsua dute deskolonizazioaren diskurtsoan. Afrikar hizkuntzen ikerketa kontinentetik kanpoko hizkuntzalariz menderatuta dago eta hau bakarrik aldatu daiteke hizkuntzalari afrikarrak hezten. Hau da CALDi-ren jardueren muina.”

Bere ikerketari buruz, Brenzingerrek gehitzen du osasuna eta ongizaterako helburua ere baduela. Afrika, Kanada eta Australiako herri indigenei buruzko ikerketak erakutsi du osasun mentalaren eta hizkuntza iraupenaren arteko lotura dagoela. Haien jatorrizko hizkuntzak mintzatzen jarraitzen dutenek sustrai sakonak dituzte eta beren buruaz beste egiteko joera txikiagoa dute. “Zure jatorrizko hizkuntza galtzen baduzu, ezin zara zure arbasoekin komunikatu, harremana galtzen duzu zure iraganarekin eta horrek bakardade sentimendua ekar dezake. Lan egin dudan jende askorentzat, haien hildakoekin komunikatzeko era bakarra antzinako hizkuntzaren bidez da”.

Norberaren hizkuntzan bizitzeko aukera izateak beraz, ongizateari ere ekarpena egiten dio.

Jatorrizko iturria hemen.

2017ko erlazionatutako albistea hemen.

 

Tags: ÁfricaAfrikadiversidad lingüísticahizkuntza aniztasunaMatthias Brenzinger