Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Hizkuntza justizia ezin da bermatu gobernuak ez baditu berdintasunez babesten hizkuntza guztiak
Hizkuntza justizia ezin da bermatu gobernuak ez baditu berdintasunez babesten hizkuntza guztiak - Image

Nepaleko konstituzio berriko zirriborroan irakurtzen den bezala, herrialde honek ez ditu berdintasunez babesten bere lurraldean bizi diren hizkuntza guztiak. Gogoratu beharra dago, Nepaleko biztanleriaren gehiengoaren lehen hizkuntza ez dela nepalera eta hala eta guztiz ere zirriborro berri honek nepalera estandarra bakarrik aintzatesten duela estaturen hizkuntza ofizial bezala. Estatuei dagokienez (Nepal herrialde federala da teorikoki behintzat), konstituzio berriak aukera ematen die nepalerarekin batera beste hizkuntza ofizial bat izateko, baina arazoa da, estatu horretako gehiengoaren hizkuntza izan beharko lukeela eta autorearen arabera oso zaila da gehiengoak eta gutxiengoak ezagutzea Nepal bezalako herrialde batean, hizkuntza aniztasunari buruzko datuak falta direlako. Horrez gain neurri honek kanpoan uzten ditu gutxiengoen hizkuntza guztiak.

Hezkuntzari dagokionez, biztanleriaren gehiengoak ezin du bere lehen hizkuntzan eskolatu eta horren ondorioz, eskola-porrot eta uzte tasak handiagoak dira nepalera lehen hizkuntza ez duten populazioetan.

Autoreak hizkuntza aniztasuna babesten duten politika eta legeen beharra azpimarratzen amaitzen du artikulua, bere ustez horrela bakarrik lortuko baitute hizkuntza justizia. Justizia hau estatuaren erantzukizuna da eta hizkuntza aniztasunaren printzipioa konstituzio berriaren oinarria izan beharko luke, orain arte egin ez den bezala.
Artikulua irakurri.

Tags: aniztasunahizkuntza gutxituakhizkuntza politikahizkuntzakirakaskuntzaNepal