Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Hizkuntza kopuru handiena duten munduko hiriak
Hizkuntza kopuru handiena duten munduko hiriak - Image

Dakigun bezala, globalizazio eta immigrazio aro honetan, gero eta gehiago gure hiriek munduko beste leku batzuetatik datozen pertsonak jasotzen dituzte, eta etortzen diren pertsona horiek beste kultura eta hizkuntza batzuk dakartzate eurekin. Askotan adierazi izan dugu oso garrantzitsua dela hizkuntza horiek agerian jartzea eta merezi duten balioa ematea. Guretzat funtsezkoa da hizkuntzaka gal ez daitezen haien transmisioa belaunaldien artean ziurtatzea.

Gai honekin lotuta, oraingo honetan hizkuntza kopuru handiena duten hiriei buruzko artikulu hau dakargu. Munduko zein hiritan hitz egiten dira hizkuntza gehien? Ba Ethnologue-n arabera Port Moresby-n, Papua Ginea Berrian, herrialde horretan 800 hizkuntza baino gehiago entzun ditzakegu! Hiri honen hizkuntza aniztasun ikaragarria, herrialde osoan dagoenaren adierazgarri da eta bertako hizkuntza kopuru handi honi etorkinek ekarritako hizkuntzak gehitu behar zaizkio. Port Moresby-n atzetik 700 hizkuntzekin Jakarta, Indonesian dugu eta gero Lagos, Nigerian 500 hizkuntzekin.

Artikuluak datu interesgarri asko biltzen ditu izugarrizko hizkuntza eta kultura aberastasuna duten hiri eta herrialde hauei eta beste batzuei buruz. Artikulua irakurri.

Tags: diversidad lingüísticaethnologuehizkuntza aniztasunaIndonesiaJakartaLagosNigeriaPapua Ginea BerriaPapua Nueva GuineaPort Moresby