Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Iberiar penintsulan hizkuntza gutxituek negozioa indartu dezakete
Iberiar penintsulan hizkuntza gutxituek negozioa indartu dezakete - Image

Gaur egungo munduaren egoerari begirada bat emanez gero, argi dago ingelesa negozioen eta teknologien arloetan hizkuntza nagusia dela nahiz eta txinera, alemana eta gaztelania ere erabiliak diren nazioarteko harremanetan.

Hala ere, European Language Equality Network-aren (ELEN) arabera, Europar Batasuneko biztanleriaren %10ak (50 milioi pertsona inguru) hizkuntza gutxitua edo arriskuan dagoen bat hitz egiten du. Hizkuntza horiek ez dute leku askorik negozioen munduan eta pertsona kopuru hori erakartzeko, haien hizkuntzak negozioetan erabiltzeak potentziala izan dezake.

2008ko krisialdi ekonomikoak eragin handia izan zuen Iberiar penintsulan. Hala ere, Espainiako egoera asko hobetu zen Europako egoera globalarekin alderatuta. Espainiarekin merkatal-harremanak zituzten Erresuma Batuetako 900 konpanietara zenbait gehiago ere batu ziren.

Hori oso lotuta dago ingelesarekin, salmentetarako nagusiki hizkuntza hori erabiltzen delako; baina enpresen arteko lehia hain handia izanik ez dirudi ingelesaren erabilera estrategikoki egokiena izatea, produktuak saltzeko orduan horrek ez baitu laguntzen leku guztietara iristen. Nick Brown, Nikwax enpresako zuzendari exekutiboaren hitzetan, “Ingelesa ondo dago gauzak erosi nahi badituzu, baina ez da hizkuntza egokia gauzak saldu nahi dituzten pertsonentzat.”

Katalunia Espainiako barne produktu gordinaren %19aren jatorria da, Dinamarkarekin konparatu daitekeena. Horrek esan nahi du leku aproposa dela negozioetarako, eta kontuan hartuta katalan gehienek nahiago dutela katalanez egitea eta katalanez bizitzea, zerbitzuak kalatalanez eskaintzea aukera ona izan daiteke enpresentzat ere.

Euskal Herriaren barne produktu gordina %2,9 zen 2016an eta handitzen jarraitzen du, eta Bilbo Europako hiri oparoenetakoa da ekonomikoki. Euskararen ezagutza handituz doa eta euskaraz dagoen iragarki kopurua txikia da, beste negozioengandik nabarmentzeko aukera galtzen ari dira ez badute euskara erabiltzen.

2017an Galizia Espainiako barne produktu gordina altuena zuen 19.autonomia zen. Erkidego horretan, biztanle gehienek galizieraz hitz egiten dute eta ia gehiengoak ulertzen du, eta hala ere, oso gutxitan erabiltzen da publizitatean edo sektore pribatuan. Gainera, aintzat hartuta Inditex (Zara) bezalako konpainia galiziarra dela, galiziera erabiltzea aukera paregabea litzateke biztanleria horretara hurbiltzeko.

Azken batean, hizkuntza gutxitua erabiltzea estrategikoki ere egokia izan daiteke enpresentzat, horrek ahalbidetzen dielako bezeroarengana bere hizkuntzan gerturatzea, hain zuzen, bizi diren hizkuntzan gerturatzea, sarritan hizkuntza gutxitu bat dena.

Jatorrizko iturria hemen. 

Tags: catalánEuskaragalizieragallegohizkuntza gutxituakIberiar penintsulako hizkuntzakkatalanalenguas minorizadasnegociosnegozioak