Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • ‘In Varietate Concordia’, hitzez lotzen diren herritarrak
‘In Varietate Concordia’, hitzez lotzen diren herritarrak - Image

Pasa den hilean, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren programazioaren eremuan, hizkuntza aniztasuna ospatzen duen beste proiektu bat jarri dute martxan. In varietate concordia du izena eta bere helburua hizkuntzen arteko zubiak eraikitzea da eta aldi berean, guztiok berdinak eta desberdinak garela ohartaraztea. Horrez gain “xede didaktiko bat ere badu ekimenak, herritarrei hitz, esaldi eta ahoskerak ere erakutsiko baitizkie”.

Ekimena martxan jartzeko abiapuntua galdera bat izan zen, zenbat hizkuntza hitz egiten dira Donostian? ba zaila da zehaztasun osoz jakitea, baina alor honetan burutu diren ikerketen arabera, 100 bat hizkuntza hitz egiten direla esan dezakegu. Datu hau kontuan izanda, pasa den urtean, 11 donostiar poliglota bildu zituzten tailer batzuk ospatu ziren. Tailer horietan parte-hartzaileek euren ama hizkuntzetako hitzen arteko loturak bilatzen hasi ziren. Esate baterako euskarazko katu hitzak, finlandieraz kalea esan nahi du, eta azken hizkuntza honetako kuu (ilargia) hitzaren ahoskera, frantsesezko cou hitzaren modukoa da eta hizkuntza honetan lepoa esan nahi du.

Hortik aurrera, “kointzidentzia” eta bateragarritasun hauekin, Marga Berra Zubietak erakusketa grafiko ibiltari bat egin du. Erakusketa, hiriko hainbat tokitan izango da ikusgai irailaren 12a arte. Horrez gain, prozesu guztia eta emaitza grafikoa erakusten duen liburu bat ere argitaratuko dute Katu, katu & Co tituluarekin. Informazio gehiago proiektuaren webgunean eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren webgune ofizialean.

Tags: diversidad lingüísticaDonostia 2016Euskal Herriko hizkuntzakhizkuntza aniztasunajatorrizko hizkuntzaklenguas de Euskal Herrialenguas originariasMunduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedra