Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Jaqarueraren hiztunek beraien hizkuntza salbatu nahi dute
Jaqarueraren hiztunek beraien hizkuntza salbatu nahi dute - Image

Norberaren hizkuntzarekiko maitasuna eta erabakitasuna erakusten dituzten hau bezalako istorioak asko gustatzen zaizkigu. Artikulu honetan, jaqaruera hiztunek beraien hizkuntza eguneroko bizitzan integratzeko egin dituzten aurrerapenak azaltzen dira. Nabarmendu beharra dago, teknologia berrien eta sare sozialen erabilpena (webgunea, Facebook eta Twitter) bultzatutako ekimenak komunikatzeko, eta hizkuntza honi lotutako unibertsoari buruzko informazioa zabaltzeko.

Jaqaruera aimara hizkuntzaren sendikoa da eta gaur egun 580 hiztun ditu, gehienak emakumezkoak direlarik. Hizkuntza hau Tupe barrutian hitz egiten dute, Yauyos-ko probintzian, Peru, Lima-ko mendilerroan eta bertan, kaleen seinaleak eta kartelak gaztelaniaz eta jaqarueraz jarri dituzte.

Jaqaruera gure aroko lehen mendeetan jaio zen eta gizon-emakume guztion ondarea da. Etimologikoki giza hizkuntza esan nahi du, jaqi (gizakia) eta aru (hitz egin edo hizkuntza) hitzetatik baitator. Gaur egun jaqarueraren gramatika eskoletan irakasten da bizirik jarrai dezan, baina orain arte ahozko hizkuntza izan da eta horrela iraun du bizirik. 36 kontsonante ditu eta hiru bokal, quichuera eta aimara batera baino gehiago.

Orain arte bultzatu diren ekimen arrakastatsuen artean, aipatutako seinale elebidunak, erregistro zibil elebiduna edota hizkuntza horretan egiten ari diren ekimen kulturalak aurkitu ditzakegu.

Honelako istorioak oso indartsuak direla uste dugu, hau da, herri bat batzen eta mobilizatzen denean bere hizkuntzaren balioaz eta galtzeko arriskuaz ohartzean, eguneroko bizitzan garrantzitsua izaten jarrai dezan. Erakundeen babesa gehitzen badiogu herri baten erabakitasunari bere hizkuntza ez galtzeko, gure ustez hizkuntza horren biziberritzea eta berreskurapena geldiezina izango da. Artikulua irakurri.

Tags: aimaraCátedra UNESCO de Patrimonio Lingüístico Mundialhizkuntza gutxituakhizkuntza indigenoakjaqarujaqarueralenguas indígenaslenguas minorizadasMunduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedranuevas tecnologíasPeruteknologia berriak