Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Jurako dialektoa hizkuntza gutxitutzat onartu dute Suizan
Jurako dialektoa hizkuntza gutxitutzat onartu dute Suizan - Image

Suizako gobernuak 2018ko abenduan erabaki zuen Jura eskualdeko dialektoa hizkuntza gutxitu bezala onartzea. Erabaki hau Europako Kontseiluko gomendioarekin bat dator.

Dialekto honen izena “Patois jurassien” da eta 3.000 edo 4.000 hiztun inguru ditu. Onarpen horrek ekar dezake diru sarrera bat hizkuntza bizirik mantentzeko. Jura patois hiztunen elkartearen presidenteak esan du Juran izango dela Suitza frankofonoaren eta nazioarteko dialektoen (patois) jaialdia (“Fête romande et internationale des patois”) 2021ko irailean.

Jura patoisa berezia da franche-comtera (frainc-comtou) delako, Frantziako eta Suitzako zonalde batzuetan hitz egiten den aldaera. Valais, Friburgo eta Vaud-eko patoisak, aldiz, franko-probentzalak dira.

Suitzan lau hizkuntza ofizial daude: frantsesa, alemana, italiera eta erromantxea. Horietatik, hizkuntza gutxiagotu bakarra erromantxea da. Ia 35.100 pertsonek dute erromantxea ama hizkuntza.

Onarpen honen albistea oso onuragarria izan daiteke Suitzako beste dialektoentzat ere, arriskuan daudelako eta ikerketa askoren gai zentrala direlako. Aipatutako dialektoez gain, Suitzak onartzen ditu erromantxea eta italianoa hizkuntza gutxitu bezala eta yenish eta yiddish hizkuntzak lurralde lotura gabekoak. Azkenengo bi horiek lotura gabekoak dira talde nomadak direlako Suitzako eskualde batzuetan presente egon arren.

Suitzako dialektoei buruzko informazio gehiago hemen. Yenish hizkuntzari buruz hemen. Yiddish hizkuntzari buruz hemen.

Jatorrizko berria hemen.

Tags: dialectodialektoadiversidad lingüísticaErromantxeahizkuntza aniztasunaJurapatoisromancheSuitzaSuiza