Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Kanadako ume batek boluntario aurkezten du bere burua bere hizkuntza eskolan irakasteko
Kanadako ume batek boluntario aurkezten du bere burua bere hizkuntza eskolan irakasteko - Image

Tim Masso, Columbia Britainarreko 13 urteko ume bat, gaurko artikuluaren protagonista da. Tim-ek bere eskolan eskaintzen zuten kurtso batean parte hartzeko izena eman zuen. Kurtsoa, bere jatorrizko hizkuntza, Nuu-chah-nulth-a, hobeto ikasteko zen, baina gauzak ez ziren berak pentsatzen zuen moduan atera. Dirudienez, klaseetan baiak hartzeko irteerak egiten zituzten soilik eta hori ikusita, hizkuntza irakasteko boluntario aurkeztu zuen bere burua.

Istorio honen momentu hunkigarriena Kanadan urtero egiten duten Lehenengo Nazioetako Batzarrean gertatu zen. Batzar horretara, besteak beste, Arazo Indigenetarako Ministroa joaten da Lehenengo Nazioetako ordezkariekin batera. Tim-ek han zeuden denei malko artean kontatu zien berari gertatutakoa eta ez hori bakarrik, arazoa konpontzeko zer pentsatu duen ere adierazi zien. Alde batetik bere hizkuntza irakasteko fitxa batzuk diseinatu dituela azaldu zien eta bestetik, nagusien laguntza eta parte hartzea eskatu zuen berak ez duelako hain ondo ezagutzen hizkuntza.

Tim-en lanerako gogoak eta konpromisoak bere eragina izan dute. Eskolako distrituko arduradunek azkar azaldu zuten berez Tim-ek aukeratutako kurtsoa ez zela hizkuntza kurtsoa baizik eta kultura orokorrekoa, baina adierazi dutenez, hemendik aurrera Tim-ek parte hartuko du hizkuntzarekin zerikusia duten kurtso horren zatien garapenean. Gainera Ministroak “gauzak ondo egiteko” bere laguntza beharko duela esan dio.

Artikulu osoa irakurri

Tags: CanadáCátedra UNESCO de Patrimonio Lingüístico Mundialhizkuntza indigenakIpar Amerikako hizkuntzakjatorrizko hizkuntzakKanadaLenguas de Américalenguas indígenaslenguas originariasMunduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedraNuu-chah-nulth