Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Katalanaren azken hiztunak Sardinian?
Katalanaren azken hiztunak Sardinian? - Image

Hona hemen New York Times egunkarian orain dela gutxi agertutako erreportaje baten laburpena. Erreportajea Sardinian dauden katalanaren azken hiztunei buruzkoa da eta euren hizkuntza aurrera eramateko pasatzen ari diren estutasunei buruz.

Erreportajeak azaltzen duenaren arabera, lehenengo katalanak XIV. mendean heldu ziren Sardiniara eta arrazoi desberdinengatik Alghero-ko hirian kontzentratu ziren gehienak. Hiri hori gaur egun “hizkuntza anomalia” bat dela esaten dute: bertako 43.000 biztanleen laurdenak katalana erabiltzen du hizkuntza nagusi moduan, baina hiztun kopurua jaisten doa. Belaunaldi berriek ez dute hainbeste erabiltzen eta orokorrean ez da irakasten eskoletan. Orain dela mende bat egoera bestelakoa zen, 1921ean egindako errolda batek adierazten duenez, hiriko ia biztanle guztiek katalanez egiten zuten.

1970ean Savoia etxearen menpe gelditu zenean uhartea, gaur egungo estatu italiarrean integratu zen eta bertako hizkuntzak indarra galtzen joan ziren. Izan ere, dakigunez, italiarra da gaur uharteko hizkuntza nagusia eta katalana  bertako beste hizkuntza eta dialektoek legez, sardiniera barne, borrokatzen ari da bere lekuaren bila.

Badirudi orain eskola batzuk hezkuntzaren zati bat katalanez burutzeko aukera ematen dutela eta erakundeak sortu direla helduei hizkuntza irakasteko. Erreportajean aipatzen diren adituek baina, ez dute oso argi ikusten katalanaren etorkizuna uhartean. Eurek diotenez, sasoi batean gobernu italiarrak gutxienez itxurak egiten zituen hizkuntza gutxituei buruzko interesa agertzeko politikoki zuzena zelako, orain hori ere ez…

Erreportaje osoa irakurri

Tags: catalánCátedra UNESCO de Patrimonio Lingüístico Mundialeuropako hizkuntzakhizkuntza gutxituakhizkuntza politikaitaliakatalanalenguas de Europalenguas minorizadasMunduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedraSardiniasardinierasardo