Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Ketxuaz idatzitako ebazpena idatzi du Peruko auzitegi batek
Ketxuaz idatzitako ebazpena idatzi du Peruko auzitegi batek - Image

Oswaldo Ener Granadis Guerrero epaileak Cachipachaneko bi biztanleren arteko eztabaida epaitu behar zuen batek jasotako lesio batzuen kontura. Guerrero konturatu zen biak zirela ketxua hiztunak, beraz, erabaki zuen haien ama hizkuntzan gauzatzea epaiketa prozesu osoa.

Dokumentu ofizialen parte batzuk itzultzaile profesionaletara bidali ziren Dirección Desconcentrada de Cultura de Áncash-era (DDC-Áncash).  Hau izan da ketxuaz idatzitako bigarren ebazpen judiziala 2018an izan zen lehenengoa, eta kasu horretan ere, Guerrero epaileak hartu zuen ketxuaz idazteko erabakia. Lehenengo ketxuazko ebazpen judizialari buruzko berria hemen.

Berria garrantzi handikoa da. Izan ere, ketxua hizkuntza 1975etik Perun ofiziala den arren, ahozko tradizioa duen hizkuntza da eta ez du idatzizko tradizio handirik. Gehiago entzuten da landa-eremuetan hedabideetan edo auzitegietan baino.

Guerreroren hitzetan, Auzitegi Gorenaren asmoa maila judizial guztietan ketxua hizkuntza zerbitzuak zabaltzea da. Epaile honen ekintzak jarraituak izan dira eta oihartzuna izan dute sare sozialetan.

 

Jatorrizko berriak gaztelaniaz hemen eta hemen, eta ingelesez hemen.

 

Tags: Derechos lingüísticosepaiketahizkuntza eskubideakketxuaPeruQuechua