Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Klima aldaketaren eragina hizkuntza aniztasunaren galeran
Klima aldaketaren eragina hizkuntza aniztasunaren galeran - Image

Muturreko klimen irudiak eta klima aldaketari buruzko titular larriak ohikoak bihurtu dira. Orain dela hilabete planetaren beroketari buruzko egundoko iragarpenak irakurtzen genituen NBEren Klima Aldaketan Adituen Talde Intergubernamentala (IPCC)-ren informean. Aldi berean, Sulawesin (Indonesia) tsunami baten eszena larriak ikusten genituen albisteetan.

Sulawesiko herritarrek haien galerak jasatzen dituzten eta auzoteriak berreraikitzen dituzten bitartean, zientifikoak eta arduradun politikoak arrazoiak ulertzen saiatzen ari dira, eta klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko prestatzen ari dira. Askotan ez da aintzat hartzen gertakari hauek munduko hizkuntzengan duten eragina.

Komunitate indigenak, hamarkadetan zehar borrokan ari dira bizi izan duten diskriminazioa eta jazarpenaren kontra, eta hezkuntza asimilatzaile batean bizitako esperientzia traumatikoen kontra. Horretaz aparte, gero eta gehiago borrokatu behar dute ingurune-erronken kontra ere. Hezkuntzarako eskubide berdinak, arreta medikoa eta azpiegiturak bermatzeko ahaleginekin batera, komunitate askok jartzen dute haien indarra haien hizkuntzen biziberritzean, iragana sendatzeko eta etorkizuna bermatzeko oinarrizko elementuak baitira.

Aldaketa klimatikoaren ondorio batzuk erraz ikusten dira eta kezkagarriak dira: sute batengatik hondatutako etxeak, uholdeek eragindako pertsonen ekorketa, lehorteengatik alperrik galtzen diren uztak… Beste eragin batzuk, hizkuntzen galera besteak beste, ez dira hain nabarmenak eta zailagoak hautemateko, baina haiek bezain suntsitzaileak dira.

Hizkuntza baten galerarekin giza ezagutzari buruz gehiago jakiteko beharrezkoak diren datuak galtzen dira. Horrela gertatzen da hizkuntza bat galtzen denean bere egitura gramatikalak eta patroiak dokumentatu aurretik. Munduari buruzko ezagutza ere galtzen da, adibidez, landareen izen deskribatzaileak edo bertan soilik ezagutzen diren praktikak ahazten direnean.

IPCCaren informeak dio munduak ez badu adosten 1,5 graduko tenperatura igoera ekiditzeko plana, etorkizunean galerak hedatuko direla: lurren galera, elikagai eta ur horniketena, baita bizitza eta bizitzabideena ere. Hizkuntzen galerarekin batera berriz, ezagutzarena, haiekin batera doazen kulturena, eta errepresentatzen duten aniztasuna eta giza esperientziaren aberastasunaren galera.

Informazio gehiago hemen.

Tags: cambio climáticodiversidad lingüísticahizkuntza aniztasunaKlima aldaketa