Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Ku’ahl hizkuntzaren azken bi hiztunak
Ku’ahl hizkuntzaren azken bi hiztunak - Image

Pie de Páginako kazetariek yumatarren talde indigenei buruzko dokumental batean ikerlanean ari ziren Behe Kalifornian, Mexikon. Dokumentalean sartu diren yumatar talde indigenak cucapá, kiliwa, pa ipai, kumai eta cochimí komunitateak dira. Dokumental osoari buruzko informazioa hemen.

Ikerketan zebiltzatela, ku’ahl museoa aurkitu zuten. Ku’ahl museoa, izeko eta iloba diren Teresa eta Daria Armendaren ekimena izan zen haiek baitira ku’ahl hizkuntzaren azken bi hiztunak. Hala ere, Mexikoko 2010eko zentsuaren arabera, ku’ahl hizkuntzak ez du hiztunik pa ipai hizkuntzaren hiztun bezala zenbatu zirelako. Are gehiago, ez da Comisión Nacional para el Desarrollo de los Pueblos Indígenas (CDI) –en agertzen, ezta UNESCOn ere kumiai hizkuntzaren sinonimotzat hartzen dutelako dokumentu honen arabera.

Ku’ahl hizkuntza gogoratua izan dadin, Teresak eta Dariak ku’ahl museoa eratu zuten Santa Carinaren Misioan, Behe Kalifornian. Museoan gaztelania-ku’ahl hitzak eta esaldiak daude hormetan eta tradizioz lurperatutako hainbat tresna eta arma daude ikusgai. Ku’ahl kulturan ohikoa zen hildakoen tresnak eta armak erretzea edota lurperatzea, baina haien kulturaren aztarnak eta oroigarriak museoan egon daitezen, lurperatutakoak ateratzea eta museoan jartzea erabaki zuten. Aipatutako hitzak, esaldiak, tresnak eta armez gain, arropak eta buztingintzak ere badaude museoan.

Argi dago ku’ahl hizkuntza eta kultura arriskuan daudela, Hizkuntza Indigenen Instituto Nazionalak (INALI) ere onartua, eta Teresa edo Daria hiltzean, hizkuntza hilko da, baina etorkizun iluna duen arren, azken bi hiztun horiek, haien hizkuntza eta kulturaren alde egiten jarraitzen dute.

 

Jatorrizko berria hemen.

Tags: arriskuan dauden hizkuntzakhizkuntza gutxituakINALIku'ahlMéxico