Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Langile publikoentzako lehenengo kitxua ikastaroa Jaujan
Langile publikoentzako lehenengo kitxua ikastaroa Jaujan - Image

2011ko Hizkuntzen legearen arabera (29735 legea), entitate guztiek arreta eskaini beharko lukete herritarren ama hizkuntzan. Hala ere, 2018an argitaratutako aniztasun kulturala eta arrazakeri diskrimazioari buruz egindako lehenengo inkestaren arabera, Junineko biztanleriaren %30a diskriminatuta sentitu izan da inkestaren aurreko 12 hilabetetan. Inkestan jasotako datuen arabera diskriminazio hori gehien gertatzen deneko lekuak hauek dira: ospitaleak (%24), polizia-etxeak (%22), udaletan (%13), garraio kolektiboetan (%17) eta eskola publikoetan (%13).

Horren harira, eta Jaujako Udaleko 005-2019-MPJ ordenantza kontutan hartuta, ekainaren 10ean hasiko da Jaujan langile publikoei zuzendutako lehenengo kitxua udal-ikastaroa bertakoek entitate publikoetan haien hizkuntzan egiteko eskubidea bermatzeko.

Ikastaroa San Marcos Unibertsitate Nazional Nagusiko Hizkuntza Zentruak emango du, eta antolatzaileak Jaujako Munizipalitate Probintziala eta Junineko Kultura Zuzendaritza dira.

Jaujako alkatea den Cesar Davila Velizek dio erabaki politiko hauek kultura aniztasunaren alde egiten dutela askotan diskriminatuta izan diren kitxua hiztunen mesedetan.

 

Jatorrizko berria hemen.

Tags: hizkuntza indigenakJaujakitxualegeakQuechua