Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Lehenengo nahuatl masterra
Lehenengo nahuatl masterra - Image

Nahuatl hizkuntzak 1,5 milioi hiztun inguru ditu 2010eko zentsuaren arabera. Ofizialtasuna du Mexikon. Informazio gehiago hemen.

2020ko otsailean hasiko da Nahua Hizkuntza eta Kultura Masterra (Maestriah ipan Totlahtoll iwan Tonemilis), nahuatlez egiten den lehenengoa. Masterra Universidad Veracruzana unibertsitatean egingo da eta programako koordinatzailea Carlos Octavio Sandoval Arenas da.

Sandovalek dio masterraren helburua nahuatla hizkuntza moderno bezala kokatzea dela. Eskubide linguistikoei buruzko lege orokorrak komunitate indigenek haien hizkuntza eremu publikoetan erabiltzeko eskubidea dutela aldarrikatzen duen* arren, ez dago baliabiderik hori errealitatea izan dadin. Izan ere, oraindik badaude zailtasunak nahuatl hiztunentzat (eta beste komunitate indigenentzat) hainbat eremu publikotan, hala nola epaitegietan, kliniketan eta ospitaletan besteak beste.

Unibertsitate tituludunentzat eta nahuatl hizkuntzan ondo moldatzen direnentzat zuzenduta dago bi urteko Nahua Hizkuntza eta Kultura Masterra. Hiru arlotan banatuta dago: kulturarteko bitartekaritza linguistikoa, hizkuntzaren biziberritzea eta hizkuntzaren irakaskuntza.

Masterraren beharra naturala eta beharrezkoa dirudien arren, bere sorrera ikerketa baten ondorioa izan zen. Izan ere, ikerketa horrek erakutsi zuen profesional askok nahuatla erabiltzen dutela, baina asko ez direla gai erabilera akademikoan sakontzeko (adibidez matematiketan edo biologian). Beraz, master bat sortzearen beharra nabarian geratu zen eta sortu egin da.

Jatorrizko berria hemen.

 

* Eskubide Linguistikoei Buruzko Lege Orokorraren 2.kapituluaren 9.artikuluaren itzulpena:

Mexikar ororen eskubidea da hiztun deneko edozein hizkuntzatan komunikatzea inolako murrizketarik gabe, eremu publikoan zein pribatuan, ahoz zein idatziz, ekintza sozial, ekonomiko, politiko, kultural, erlijioso zein beste edozein ekintzetan.

Tags: Derechos lingüísticoshizkuntza eskubideakmasterMéxiconáhuatlunibertsitatea