Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Lehenengo tesiak xhoseraz
Lehenengo tesiak xhoseraz - Image

Hegoafrikako Alice izeneko hirian dagoen Fort Hare Unibertsitate ospetsuan, 102 urte dituen unibertsitatea, xhoseraz egindako lehen doktoretza tesia defendatu du Nompumelelo Kapa ikasleak. Bere tesiaren izenburua “xhoseraz egindako aukeratutako testuetako izenetan eragina duten kultura eta humorearen alderdiak: zer dago izen batean?”.

Kapa-ren ustez, egun Afrikaren eraldatzeaz eta deskolonizatzeaz hitz egitean nahi eta nahi ez kontuan hartu behar dugu xhosera (edo isiXhosa) eta hizkuntza horretan lan egiten duten idazleak, kazetariak, itzultzaileak etab. sustatu. Tesia bere ama hizkuntzan egitearen erabakia azalduz, Kapa-k esan du isiXhosa hizkuntza atzean gelditzearen arrazoia bere hiztunek idazteko eta hitz egiteko beste hizkuntza batzuk aukeratu dituztela izan da, “modernoagoak” diren hizkuntzak alegia, batik bat ingelesa. Prozesu hori hasita, identitatea eta sustraiak galdu dituzte eta gainera euren ondare kulturala arriskuan jarri.

Kapa doktoreaz gain, 2017an Hleze Kunju-k beste tesi bat defendatu zuen xhoseraz Rhodes-eko unibertsitatean (Hegoafrikako unibertsitate horretan egindako lehena ere). Bere tesiaren gai nagusia: musika eta isiXhosa-ren erabilera Zimbabuen. Kunju doktorearen tesiko aurkikuntzek erakusten dutenez, lurrak, kulturak, abestiek, erlijioak, literaturak, teknologiak, sare sozialek eta 2013ko konstituzioak eragin oso handia izan dute xhoseraren bizi iraupenean Zimbabuen. Kapak eta Kunjuk eremu akademikoan xhosera erabiltzeko bidea eta baita normalizazioarena ere ireki dute.

Xhosera bantu familiako hizkuntza da, zuluera bezala, amaXhosa izeneko herriaren hizkuntza da. Hegoafrikako herritarren %16k hitz egiten dute eta herrialde horretan dagoen 11 hizkuntza ofizialetako bat da. Zimbabuen ere bertako 16 hizkuntza ofizialetako bat da 2013tik. Guztira 8,2 milioi hiztunen lehen hizkuntza da eta beste askoren bigarrena.

Informazio gehiago hemen.

Tags: Afrikako hizkuntzakdoktorego-tesiakHego Afrikalenguas africanasSudáfricatesisxhoseraxosaZimbabueZimbabwe