Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Maia hizkuntza eta gor-mutuen integrazioa
Maia hizkuntza eta gor-mutuen integrazioa - Image

Aldi honetan, atentzioa deitu digu berri polit honek, hizkuntza eta gizartearen kolektibo ahulen integrazioaren loturaren garrantzia agerian jartzen duelako. Kasu honetan berri honek, Mexikora eramaten gaitu eta bertako maia hizkuntzara, ikerketek detektatu dutenez gor-mutuen berezko zeinu hizkuntza garatu baitute.

Ikerketa antropologikoek adierazi dute, komunitate indigena batzuek berezko zeinu hizkuntza garatu dutela gor-mutuentzat. Hizkuntza hori gor-mutuek beraiek eta euren sendiak sortu dute eta ekintza honek ez du kolektibo hau diskriminatzen, aitzitik, gizartean integratzen ditu.

Olivier Le Guen, CIESASeko (Centro de Investigaciones y Estudios Superiores en Antropología Social) antropologo hizkuntzalariak adierazten duenez, pasa den mendeko 80. hamarkadan antzematen hasi ziren komunitate indigena batzuetan zeinu hizkuntza berri hauek eta gainera azpimarratu du, hiri handietan ez bezala, maiak integrazioa bultzatzen dutela.

Autoreak azaldu du hau maien berezko pentsaerari esker izan dela: maien ustez, jaungoikoak gizaki guztiak desberdin sortu ditu, batzuk altuagoak eta beste batzuk txikiagoak, batzuk argalagoak eta beste batzuk lodiagoak, hau da, aniztasuna zerbait naturala da beraiengan eta horren ondorioz integrazioa gizartean naturalki ematen da ere. Mendebaldeko filosofiaren arabera alderantziz, denok berdin jaiotzen gara, horregatik maien “normaltasun” horretara iristea oso zaila izan daiteke gure kulturarentzat. Artikulua irakurri.

Tags: gor-mutuakhizkuntza aniztasunahizkuntza gutxituakhizkuntzakintegraciónintegrazioalenguaslenguas indígenaslenguas minorizadasmaiamayaMéxicomexikopersonas sordo-mudas