Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • MISTEKERA
MISTEKERA - Image

Mistekera otomanguea familia linguistikoko hizkuntza gutxitua da. Berez, Mexikon hitz egiten da;  Oaxakan, Pueblan eta Guerreron, baina kalkulatzen da lurralde horietatik kanpo beste 242mila pertsona inguruk mistekeraz hitz egiten dutela, batzuk Estatu Batuetako Sonoran eta Kalifornian besteak beste. 2010eko zentsuaren arabera, 480mila hiztun natibo ditu.

Hizkuntza eta herriari “mixteco” izena eman zaio, baina mistekeraz egiten dutenek, “tu’un savi” (edo bere aldaeretako bat) erabiltzen dute haien hizkuntzari erreferentzia egiteko.

Mistekeraren 81 aldaera daude: 21 Guerreron; 4 Pueblan; eta 56 Oaxakan. Mistekeraren aldaera guztiez gain, Oaxaka Mexikoko aniztasun handieneko estatua da 18 etnia desberdinekin. Horien artean mistekoak, zapotekoak eta trikiak daude besteak beste.

Martxoaren 1eko berri honetan azaltzen dute Ñani Ñuú (Herriaren Lagunak) Elkarte Zibilak hitzaldiak ematen dituela hezkuntza instituzioetan mistekerari buruz hitz egiteko eta mantentzen laguntzeko. Elkartearen fundatzaileak, Alejandro Ortiz Gabrielek, esan zuen hitzaldi hauen helburuen artean jatorrizko hizkuntzak hitz egin behar direlaz ohartaraztea dela.

Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza honetako hiztun batekin egon zen harremanetan 2019 Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtearen ekimenean parte hartzeko. Harreman horri esker, katedrako animazio digitala mistekeraz publikatu da. Bideoa hemen ikus daiteke.

Azkue Fundazioko atal honetan gehiagotan agertu da mistekera hizkuntza. Berri bat dago Roma pelikulari buruz hemen, Mexikoko idazle emakume indigenei buruzko argitaldepenean agertu zen hemen, berri honekin jakin genuen New Yorken ere presentzia duela, eta Mexikoko hizkuntzei buruzko beste bi berri hauetan ere agertu zen; bata ipuinei buruz, eta bestea hizkuntza indigenen presentzia zientzietan aldarrikatzen duen berrian.

Tags: HINU2019IYIL2019mistekeramixteco