Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Mistekerazko elkarrizketak dituen pelikulak Urrezko Lehoia irabazi du Veneziako Zinemaldian
Mistekerazko elkarrizketak dituen pelikulak Urrezko Lehoia irabazi du Veneziako Zinemaldian - Image

Alfonso Cuarón zuzendari mexikarraren Roma pelikulak Urrezko Lehoia irabazi zuen irailean Veneziako Zinemaldiaren 75. edizioan. Gainera, Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademia Mexikarrak (AMACC) Roma aukeratu du herria ordezkatzeko 2019ko Oscar eta Goya zinema sarietan. Pelikula honek Cleoren historia kontatzen du zuri beltzean. Cleo familia burges baten neskame indigena da Roma auzoan, Mexiko Hirian, 1970eko hamarkadan. Pertsonaia horrek Alfonso zuzendariaren haurtzainean dago oinarrituta.

Pelikula honetan gaztelaniazko eta mistekerazko elkarrizketak agertzen dira. Gravity (2013) edo Y tu mamá también (2001) filmen zuzendariak Mexikon hamarkada horren kontakizuna eskaintzen du. Zinegileak Cleo haurtzainaren pertsonaia interpretatzeko Yalitza Aparicio aukeratu zuen, Oaxakako haur hezkuntzako irakaslea dena errealitateko bizitzan. Yalitzak arrakasta izan zuen zineman paper horrekin, Nancy Garciak bezala, haurtzainaren ahizparen papera duena.

Yalitza zein Nancy mistekak dira eta mistekerazko hiztun natiboak biak ala biak. Elkarrizketetan aipatzen dute arro daudela haien identitateaz eta haien ustez, pelikula hau aukera bikaina da Oaxakako hizkuntzetako bat munduan ezagutzera emateko eta hiztunek gehiago baloratu dezaten.

Mistekeraz egiten dutenek Mexikoko laugarren komunitaterik handiena osatzen dute, eta bere jatorria Oaxacako, Pueblako eta Guerreroko estatu Mexikarretan du. Emigrazioa dela eta, gaur egun mexikar lurralde osoan hitz egiten da mistekera, bereziki Mexiko hirian, hala nola Estatu Batuetan, non belaunaldi elebidun berriak dauden ingelesez eta mistekeraz hitz egiten dutenak. Mexikon mistekera ama hizkuntza duten 471.000 hiztun daude.

Informazio gehiago hemen.

Tags: cinehizkuntza indigenakLenguas de Méxicolenguas indígenasMexikoko hizkuntzakmistekeramixtecozinema