Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • NASA YUWE – espiritualtasuna hizkuntza-biziberritzearen oinarrian
NASA YUWE – espiritualtasuna hizkuntza-biziberritzearen oinarrian - Image

Oraingo honetan, Kolonbiako Nasa herriarekin Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak egiten duen lanari buruz ariko gara, eta horretarako, gure lankide den Mikel Mendizabalek bertara egin duen azken bidaiari buruz bere blogean egin duen sarrera jaso eta zabaldu nahi dugu.

Batzuk jakingo duzuen moduan, Katedrak urte batzuk darama hizkuntza lankidetzan sartuta, alegia, gure hizkuntza berreskurapenaren eskarmentua beste herri batzuekin partekatzen eta horren bidez euren berezko berreskurapen prozesuak indartzen.

Sarrera honetan ikusten den bezala bidea ez da beti erraza izaten, esate baterako nasa herriaren berezko mundu-ikuskerak, bertako baldintza sozio-ekonomikoek eta egoera politikoak erabat markatzen dute proiektuaren erritmoa. Halere, herri honen hizkuntza berreskuratzeko asmo nabariak, agertzen diren zailtasunei aurre egitera bultzatzen gaitu. Artikulua irakurri.

Tags: albisteakberriakCátedra UNESCO de Patrimonio Lingüístico Mundialdiversidad lingüísticahizkuntza aniztasunahizkuntza berreskurapenahizkuntza gutxituaklenguas indígenaslenguas minorizadasMunduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedraNasa Yuwenoticias