Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • “Ngäbe nagusien irakaspenak partekatzen” liburua
“Ngäbe nagusien irakaspenak partekatzen” liburua - Image

Costa Ricako hegoaldean dauden ngäbe erreserbak Osa, Conteburica, Coto Brus, Altos de San Antonio eta Montezuman daude.

Ngäbe indigenek kultura aberatsa dute, baina oso dokumentazio gutxi dago haien ondareari buruz. Haien hizkuntza ngäbere hizkuntza da. Panama eta Costa Rican kokatzen da hizkuntza bere jatorria Panama den arren, 1950 hamarkadaren hasieran Costa Ricara migratzen hasi zirelako. Ethnologue orrialdeak dioenez, ngäbere hizkuntzak ia 172 mila hiztun ditu, eta 169 mila inguru Panaman biziko lirateke 2000ko zentsuaren arabera.

Haien ondarea mantentzeko, Javier Montezuma izeneko ngäbeak “Ngäbe nagusien irakaspenak partekatzen” liburua sortu du. Liburua komunitate ngäbetako hezkuntza zentruetara iritsiko da gaztelaniaz eta ngäberez haien kulturan dauden kontaketei buruz ikas dezaten. Argitalpenean herri indigenetako umeen 20 marrazki agertzen dira.

Liburuaren sorkuntzarako, Montezuma ikerketan aritu zen bertako nagusiekin konsultatzen, batez ere bere amarekin, bera baita, bere esanetan, ideia honen iturburua. Montezumaren ustez, materialak sortu behar dituzte baliabideak egon daitezen. Finantzaketa berriak eskuratzeko gobernuaren aldetik oraindik ere asko dago egiteke, hala nola, liburu gehiago idatzi eta informazio gehiago bildu eta horretarako gobernua ere inplikatu behar da. Lan guzti horren helburua Costa Ricako gizarteak bertako kultura aniztasunaren aberastasuna ikustea da.

Jatorrizko berria hemen.

 

Bestelako informazioa ngäbere hizkuntzari lotuta:

Panamako Los Santos eskualdean ngäbere ikastaroak eskaintzen dira. Honi buruzko informazio gehiago YouTubeko esteka honetan.  Eta horri buruz argitaratu zen berria hemen.

Tags: Costa Ricalibroliburuangäbereondarea