Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Opera bat Quebec-eko hizkuntza indigenetan
Opera bat Quebec-eko hizkuntza indigenetan - Image

Montrealeko Orkestra Sinfonikoak (OSM) eta bere zuzendariak, Kent Nagano-k, hamaika eguneko bira bat egin zuten pasa den irailean, Nunavik eta Quebec-eko iparraldetik. Orkestrak orain dela hamar urte Stravinsky-ren “Soldaduaren istorioa” interpretatu zuen inuiteraz Nunavik-en inuit herriarentzat eta oraingoan ere iparraldera abiatu dira “Chaakapesh, liluratzailearen bidaia” interpretatzeko hiru komunitate indigenen aurrean. Komunitate horiek cree, innu eta inuit etniakoak dira.

Ekimenaren oinarrian dagoen ideia musikak kultura, hizkuntza eta muga desberdinen artean komunikatzeko duen ahalmena dago. Bira hori aukera ikaragarria izan da ezagutzeko, partekatzeko, entzuteko eta ikasteko. Bisitatu ziren komunitate bakoitzeko artisten kreazio ekarpenei esker, kontzertuak toki bakoitzean hitz egiten den hizkuntzan eskaini ziren. Florent Vollant, Akinisie Sivuarapik eta Ernest Webb txandakatu ziren innu, inuktitut eta cree hizkuntzetan opera kontatzeko hurrenez hurren. Euren aldetik, Geoffroy Salvas-ek (baritonoa) eta Owen McCausland-ek (tenorea) cree hizkuntzan egin zituzten euren paperak.

“Chaakapesh, liluratzailearen bidaia” opera, innu herriko kondaira batean dago inspiratuta. Kondaira horrek esaten duenez, Lurrera barre egiteko eta gure planetarekin armonian bizitzeko etorri gara. Emanaldi denetan adin guztietako publikoak kontzertu aretoak bete zituen. Gainera, saioetan jarduera hezigarriak eta komunitarioak egin ziren. Musikariak publikoarengana hurbildu ziren eta etorritako tokiko sortzaileek, familiek, ikasleek eta komunitate indigenen liderrek oso harrera ona egin zieten.

Informazio gehiago hemen.

Tags: CanadácreeinnuinuktitutIpar Amerikako hizkuntzakKanadaLenguas de Américamusikaopera