Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Pertsona baten ausardia bere hizkuntzak bizirik iraun dezan
Pertsona baten ausardia bere hizkuntzak bizirik iraun dezan - Image

Instituto Nacional de Antropología e Historia de México (INAH) erakundeak antolatuta, pasa den irailaren 24ean arriskuan dauden hizkuntzei buruzko VIII. topaketa ospatu zen Mexikon, eta topaketa hau aitzaki moduan hartuta, Gilbertoren istorioa jaso nahi izan dugu. Gilberto kumiai etniako gazte bat da eta Baja California Norte estatuko kostaldeko lautadetan bizi da, hain zuzen ere La Huerta-ko herrian, eta bertan bere komunitateko zaharrek kontatzen zituzten ipuin izugarriak entzuten hazi zen. Herri honetan gaur egun kumiai hizkuntzaren 15 hiztun gelditzen dira bakarrik.

Nahiz eta kumiai herria 300 milia pertsonek osatu, AEB eta Mexiko artean sakabanaturik bizi drta, eta antzinako kultura hau eta beraien mundu-ikuspegiari berbak jartzen zizkion hizkuntza hori pixkanaka isilean gelditzen ari da. Gazteek migratu egiten dute, umeek ez dute hizkuntza ezagutzen, orokorrean nahiago dute gazteleraz egin eta hitz egiten duten zaharrak hiltzen joango dira. Gilbertok ere lehenengo gaztelania ikasi zuen baina ez du etsi eta gogor ari da lanean bere aitonaren laguntzaz, bere arbasoen hizkuntza La Huerta-ko umeei irakasteko. Artikulu osoa irakurri.

Tags: Cátedra UNESCO de Patrimonio Lingüístico Mundialdiversidad lingüísticahizkuntza aniztasunahizkuntza gutxituakkumiailenguas minorizadasMéxicomexikoMunduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedraOaxaca