Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Perun lehenengo albistegi nazionala egin dute quechueraz
Perun lehenengo albistegi nazionala egin dute quechueraz - Image

Historian lehen aldiz, guztiz quechueraz egindako albistegi bat eman dute Peru-ko telebista nazionalean. Quechuera gaur egun 4 milioi bat perutarrek hitz egiten dute eta hizkuntzalari askon arabera, bere jatorria aurkitzeko 5.000 bat urte egin behar dugu atzera. Quechuerak inposatutako hizkuntza nagusi batekin bizitzera behartuta egon den beste hizkuntza gutxitu askok bezala, urte askoan zehar diskriminazio, gutxiespen edo prestigio sozial arazoak jasan behar izan ditu eta horren ondorioz, eremu publikoan baztertuta egon izan da.

Ñuqanchik (“gu denok” quechueraz) izenarekin, egunero emango den albiste saio honek, mundu quechua eta espainiarraren arteko tartea murriztu nahi du, lehen ministroak irekitze-saioan adierazi zuenez. “Gure ustez, saio honek gobernua, estatua eta gaztelera ez den hizkuntza bat hitz egiten duten pertsonen arteko harremanak aldatuko ditu” adierazi zuen.

Albistegia quechuera lehen hizkuntza duten kazetariek ekoiztu eta idatziko dute eta euren asmoa albisteak quechuera hiztunen ikuspegitik ematea da, hau da, Andeetako “kosmobisioa” kontuan hartuta.

Benetan espero dugu, albistegi hau hizkuntza garrantzitsu horren normalizazio bidean bakarrik lehen pausua izatea, eta pairatu izan duen baztertze historikoa zuzentzeko aukera hau ondo aprobetxatzea. Baztertze historiko hori ondo nabarmentzen da Peruko irrati-telebistako institutuko zuzendariak bere buruari egindako galderan eta erantzunean: “zergatik ez dugu lehenago egin hau? galdera horri erantzun behar izanak lotsatu egiten nau”.

Gehiago irakurri

Tags: Cátedra UNESCO de Patrimonio Lingüístico MundialHego Amerikako hizkuntzakhizkuntza gutxituakhizkuntza indigenakLenguas de Sudaméricalenguas indígenaslenguas minorizadasMunduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedraPeruQuechuaQuechuera