Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Suitzako bolze hizkuntza
Suitzako bolze hizkuntza - Image

Suitzako aniztasun linguistikoa harrigarria da hain herri txikia izateko. Herri honetan 3 hizkuntza nagusi erabiltzen dira: italiera (hegoaldean), frantsesa (mendebaldean) eta alemana (erdialdean eta ekialdean) eta hego-ekialdeko Grisonia kantoian erromantxe hiztunak ere badaude. Dialektoak ere badituzte, hala-nola franche-comtera edo frainc-comtou, eta Suitzako aleman era ezberdinak.

Friburgon, Suitza, 40mila pertsona inguru bizi dira Suitzako aleman eta frantses dualtasunean. Lehen hezkuntzan frantsesez edo Suitzako alemanez ikastea aukeratu daiteke, eta unibertsitatean curriculum elebiduna dago eskuragarri.

Hala ere, hiriaren Basse-Ville aldean bi hizkuntza horien arteko hibridazio bat sortu zen: bolze hizkuntza. Bolze hizkuntza belaunaldiz belaunaldi ahoz transmititu izan den hizkuntza da. Bakarrik aurki daiteke Friburgoko Basse-Villen eta gaur egun dituen hiztun gutxiek bakarrik erabiltzen dute ahoz elkar komunikatzeko haien kulturari jarraipena ematearren.

Hizkuntzari buruzko daturik interesgarrienetakoa da Suitzako alemanaren eta frantsesaren gaitasun osoa izan behar dela bolze hizkuntzaz hitz egiteko. Hare gehiago, bi hizkuntza nagusi horietan guztiz gai direnek ezingo lituzkete bolze hizkuntzazko elkarrizketa guztiak ulertu ez badute hizkuntza hori ikasi bere erritmo propioa baitu. Bolze hiztunak oso pertsona bereziak dira. Izan ere, jende askok edo Suitzako alemana edo frantsesa daki, baina hiztun hauek bi horiek erabiltzeko gai dira bolze hizkuntzaz gain.

Gaur egun, migrazioaren ondorioz, 160 nazionalitate inguru daude Friburgoko kantoian, eta Suitzan serbo-kroata, albaniera eta portugesa hizkuntzek bolze hizkuntzak baino hiztun gehiago dute. Bakarrik gutxi batzuk egiten dute bolze hizkuntzaz, belaunaldi nagusienek bolze hizkuntza erabili ohi dute haien etxean edo kalean haien artean hitz egiteko, baina belaunaldi gazteek bakarrik ikas dezakete etxean familiak hizkuntza hori transmititzea erabakitzen badu. Hala ere, oso esanguratsua izaten jarraitzen du Basse-Villekoentzat; haientzat bi kulturen arteko fusioa da, linguistikoki zein politikoki eta kulturalki. Bolze kulturak badu bere lekua oraindik ere eta ekitaldi antolatuetan eta talde-lanaren adibide oso ona da bi kultura desberdinekoen arteko kolaborazioaren emaitza izan baitzen.

 

Suitzako erromantxe hizkuntzari buruzko berri bat hemen.

Jatorrizko informazioa hemen.

Tags: alemanabolzefrantsesaSuitzaSuiza