Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Te reo Maori hezkuntza sisteman
Te reo Maori hezkuntza sisteman - Image

Gobernu maoriak Te Ahu o te Reo Maori programarekin hasi denaren berri eman du. Programa horren helburua te reo māori edo maoriera hizkuntza hezkuntza sisteman integratzea da, eta 2025 urterako maoriera ikasle guztien hezkuntzaren parte izango dela adierazi du.

Hezkuntzako ministro atxikia den Kelvin Davisek dio maoriera hezkuntzaren parte izateko lehenengo pausoa langileak hizkuntza ikasleekin erosotasunez eta zuzen erabiltzeko gaitasuna lortzea dela. Horregatik, programa hezkuntzan lanean dauden guztien maoriera maila hobetzeko diseinatuta dago. Murgiltze ikaskuntza programa da, hezkuntza langileek adituen laguntza izango dute prozesuan zehar, wānanga instituzioak (maori testuinguru kulturalean hezkuntza ematen duen hirugarren mailako instituzio publikoa) emango ditu klaseak, eta online plataforma bat egongo da eskuragarri.

Esan behar da Te Ahu o te Reo Maori programan sartu direla jada Waikato, Taranaki-Whanganui, Kapiti-Horowhenua eta Te Waipounamu tribuak.

Davisek dio etorkizunean programa eskuragarri egongo dela hezkuntza langile guztientzat haur hezkuntzatik bigarren hezkuntzara. Izan ere, irakasleak ez ezik, hezkuntzako beste langileek ere maorieraz egiteko gai izatea garrantzitsua da testuinguru osoa maorieraz izan dadin, eta ikasleekin, gurasoekin eta familiekin dauden interakzioak hobetzeko.

Proiektua garrantzi handikoa da, ez bakarrik hezkuntza langileentzat, baizik eta orain arte, haien hizkuntza ikasteko, eta hezkuntza maorieraz izateko aukera izan ez duten gazteentzat ere. Eskubide hori eskaini ez ezik, programak ona izan behar du aukera hori hartzen duten gazteek hezkuntzan arrakasta izan dezaten.

 

Jatorrizko informazioa hemen.

 

Maorierari buruzko berri gehiago:

2019ko martxokoa

2018ko uztailekoa

2018ko ekainekoa

2017ko irailekoa

2016ko apirilekoa

Tags: hezkuntzahizkuntza murgiltzeamaorímaorieraOzeaniako hizkuntzak