Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Teknologia berrien garrantzia ketxuaren sustapenerako
Teknologia berrien garrantzia ketxuaren sustapenerako - Image

Ketxua Perun gehien hitz egiten den bigarren hizkuntza da (gaztelaniaren ostean) eta gero eta presentzia gehiago dauka eremu digitalean. Ethnologueren arabera, 7 milioi hiztun baino gehiago ditu ketxua hizkuntzak.

Gaur egun ketxua hizkuntza ikasteko 50 eskola baino gehiago daude (presentzialak zein onlinekoak). Izan ere, mundu birtuala da bereziki hazi dena eta ketxuari zein beste hizkuntza indigena askori ikusgarritasuna eman diena. Besteak beste, Google-ek bilatzailearen bertsioa dauka ketxuaz.

Mabel Pruvost, kultura kudeaketa eta administrazioan adituaren hitzetan, gure bizitzaren lehenengo urtean hasten gara gure identitatea sortzen kultura eta hizkuntza duen gizarte batean dagoen familia baten kide bezala. Gure buruari eta identitateari buruz daukagun ideia indartu edo ahuldu daiteke familia eta komunitatearengandik jasotzen ditugun mezuen arabera, hau da, garena onartua den ala ez jakiteak baldintzatzen gaitu. Ketxuak etena izan zuen transmisioan, eta arrazoietako bat da hizkuntza identitate indigenarekin lotu izan dela, eta identitate hori landako edo probintziako jatorriarekin, pobreziarekin eta baztertzearekin lotu izan da. Patricia Ames idazle antropologoak dioenez (hemen bere artikulua) ketxua hiztun askok uste zuten ketxua ez transmitituz, bere seme-alabek ez zutela beraiek sufritutako diskriminazioa eta mespretxua biziko.

Ketxua gurasoengandik jaso ez dutenetariko bat Luis Camacho da. Camacho Siminchikkunarayku (gure hizkuntzengatik) proiektua garatzen ari da transmisio falta horri aurre egiteko. Bere ustetan, Latinoamerika eleaniztuna izan behar da, bai atzerriko zein bertako hizkuntzak ikasiz eta honetarako, teknologia ezinbestekotzat hartzen du.

Camachok zenbakiak atera zituen eta dio 5 milioi dolar inguru inbertitu beharko lirateke ketxuak gaztelaniak duen presentzia birtuala izan dezan. Inbertsio hori espezializatutako langileetan izango zen gehienbat, hala nola informatikarietan eta hizkuntzalarietan. Helburua ketxuazko baliabide digitalak sortzea da, besteak beste itzultzaileak, autozuzentzaileak eta testu prozesatzaileak. Zailtasunik handiena da horrelako baliabideak sortzeko milaka edo milioika esaldi beharko liratekela ketxuaz, hortik ateratzen baitira patroiak gero itzulpenak egiteko. Momentuz, Camachok Concytec-en laguntza lortu du eta horri esker, itzultzaile eta ahots-biltzaile baten beta bertsioak lortu ahal izan ditu.

 

Jatorrizko berrian beste ekimen eta proiektu batzuk ere aipatzen dira.

Tags: eremu digitalaketxuanuevas tecnologíasPeruQuechuatransmisioa