Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Tipia hizkuntza indigenen omenez
Tipia hizkuntza indigenen omenez - Image

Hilaren hasieran lau eguneko hizkuntza biziberritze jardunaldia egin zen New Brunswick Unibertsitatean Frederictonen, Kanadan. Jardunaldian Kanada Atlankikoko eta Maineko komunitate indigenetako jende asko egon zen, baita pertsona ospetsu batzuk ere: Buffy Sainte-Marie abeslari indigena eta Natalie Sappier artista indigena besteak beste.

Jardunaldi honen antolatzialeak, Imedla Perleyk, parte-hartzaileak gonbidatzen zituen horma-irudi paper batean haien hizkuntza indigena irakatsi zien pertsonaren izena idaztera. Parte-hartzaile askok haien irakasleen izenak idatzi zituzten, eta beste askok, haien familiakideenak. Hizkuntza indigenen ikaskuntzan lagundu duten pertsona guztien izenak bateratu ziren hizkuntza indigenetan idatzitako esaldiz eta irudiz beteriko horma-irudi batean. Perleyren ustez, oso garrantzitsua da pertsona horien meritua aitortzea. Izan ere, haiek dira hizkuntza biziberriatzearen haziak.

New Beunswick Unibertsitatean eguraldiaren ondorioz kaltetuta dagoen tipi (zurezko hagaz eginiko eta normalean bisonte-larruz estalitako egitura konikoa, Ipar Amerikaren erdialdeko lautadetan bizi ziren herri amerindiarren bizileku nagusia zena) bat dago, bere ordez, tipi berri bat jarriko dute jardunaldian idatzitako esaldi eta irudiekin apainduta. Proiektu honetan goian aipatutako Sappierrek parte hartuko du. Espero da tipia ekainean ezagutzera ematea.

Tipiaren zaharberritzea Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea (HINU2019 edo IYIL2019) oroitzeko proiektua da. Hala ere, ez da soilik indigenentzat izango, hizkuntza indigenak ikasteko eta erritu desberdinak gauzatzeko erabili ahal izango dute unibertsitateko ikasle zein langile guztiek.

 

Jatorrizko informazioa hemen.

 

Tags: CanadáHINU2019hizkuntza indigenakhizkuntzen biziberritzeaIYIL2019lenguas indígenasrevitalización lingüísticatipi