Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Tokelau hizkuntzaren astea Zelaanda Berrian
Tokelau hizkuntzaren astea Zelaanda Berrian - Image

Urriaren 23an hasi da Zeelanda Berrian tokelau hizkuntzaren astea. Tokelau herriak asterako aukeratu duten goiburua honako hau da: tokelau ke mau ki te gagana a nā tūpuna auā he tofi mai te atua – “eutsi gogor zure arbasoen hizkuntzari, jainkoraren ondarea da eta”.

Pazifikoko Herrien Ministerioko arduraduna den Laulu Mac Leauanae-k esan duenez, tokelauera altxor bat da eta denon eginkizuna da hura babestea eta bultzatzea; gazteek gainera hizkuntza etorkizunera eramatearen ardura dute. Tokelaueraren astea egitea beharrezkoa da identitate kultural sendoa izatearen garrantzia azpimarratzen duelako, eta ez hori bakarrik, ondo hitz egiten jakitearen balioa eta hizkuntzaren erabilera sustatzeko familiaren laguntza zein garrantzitsua den ideia zabaltzen duelako. Horrela bakarrik jarraituko dute belaunaldi berriek ikasitakoa transmititzen.

2013an egindako erroldaren arabera, Zelaanda Berrian dauden 7.173 Pazifiko herrietatik %2,4k euren burua tokelauar bezala identifikatzen dute. Horietako gehienak, %49,1 hain zuzen ere, Wellington-en inguruan bizi dira. Hiztun kopuruari dagokionez, esan beharra dago azken hamarkadetan behera egin duela: 2001ean 2.808 ziren eta 2013an 2.469.

Astean egingo diren ekitaldien zerrenda www.mpp.govt.nz webgunean dago eskuragarri eta sare sozialetan #TokelauLanguageWeek traola erabiliko dute.

Artikulu osoa irakurri.

Tags: hizkuntza gutxituakjatorrizko hizkuntzakPazifikoko hizkuntzaktokelauanotokelauera