Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Turkiako homshetsma hizkuntza
Turkiako homshetsma hizkuntza - Image

Turkian hainbat kultura eta hizkuntza daude, baina badira desagertzeko arriskuan daudenak. Zorionez, badaude ere hizkuntza eta kultura horiek mantentzeko ahaleginak egiten dituztenak. 1980ko konstituzioan hizkuntza gutxituak debekatu egin ziren eta egoera aldatu den arren, urte horietako kalteak zail bihurtzen du hizkuntzak biziberritzea. Berri honetan UNESCOren Munduko Hizkuntzen Atlasaren arabera, arrisku larrian dagoen homshetsi edo homshetsma hizkuntzari buruzko informazioa aurkituko duzu.

Homshetsma hizkuntza Turkiako ipar-ekialdean hitz egiten da. Estimatzen da 100.000-150.000 hiztun dituela (berri honen arabera). Kultura honen parte direnak edo hemshin biztanleak, Turkiako hosto iraunkorreko mendixketan bizi diren nomadak dira. Orokorrean, emakumeek gizonek baino gehiago eta denbora luzeagoz egiten dute lan, gehienbat abere-hazkuntzan eta te, egur, gurin, esne eta jogurt salmentan.

Homshetsma hizkuntza mantentzeko estrategien artean asteroko txat saioak edo kroniken argitaratzea daude, baina Harun Aksuren, homshetsi-turkiera hiztegiaren sortzailearen arabera, ez da nahikoa; berak bere etxean homshetsma hizkuntzaz egiten du eta bere semeak poemak idazten ditu etxeko hizkuntzan. Aksuk dio haien identitatea beren hizkuntzarekin hilko dela, eta badirudi hogei urtetan galdu daitekela batez ere urbanizatzeagatik eta estatuko politikengatik.

Aksuk, beste hemshin askoren moduan, turkiera ikasi zuen eskolan, non hizkuntza gutxiagotuak debekatuta zeuden. Gaur egun, hizkuntza, politikarekin lotzen da, baina bere hizkuntzaren alde egiteak ez du esan nahi Turkiaren kontra dagoenik, eta horrela adierazten du berak. Hala ere, gustatuko litzaioke homshetsma hizkuntza eskolan derrigorrezkoa izatea, eta hizkuntzaren egoera nederlanderaren antzekoa izatea. Izan ere, Herbeheretan nederlandera hizkuntza ofiziala da eta hizkuntza gutxituak estatuaren babespean daude. Turkiak babestu beharko lituzke bertako hizkuntzak.

 

Jatorrizko informazioa hemen.

Tags: hizkuntza politikahomshetsmaTurkiaTurquía