Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Txinak debekatu egin du eskolan uigurrera eta kazakhera erabiltzea Xinjiang-eko eskoletan
Txinak debekatu egin du eskolan uigurrera eta kazakhera erabiltzea Xinjiang-eko eskoletan - Image

Radio Free Asia-k argitaratu duen artikulu honetan adierazten dutenez, Txinako Xinjiang eskualdeko agintariek gutxiengo etnikoen hizkuntzak hezkuntzan erabiltzea debekatu dute, gutxienez eskualdeko leku batzuetan. Zehazki, ipar-ekialdeko eskualde horretan dagoen Yining udalerrira tokiko hezkuntza bulegoak bidali duten gutun baten arabera, hemendik aurrera debekatuta egongo da eskolan uigurrera eta kazakhera erabiltzea testuliburuetan zein beste mota guztietako eskola materialetan. Datu moduan esan behar da komunitate horietan gehienak musulmanak direla.

Aipatu dugun komunikabidean onartzen dute, ezin dutela jakin esan dugun gutuneko zuzentaraua eskualde osoan aplikatuko den ala ez. Baina dokumentuan bertan “zabalkunderako” dela jartzen duenez, imajinatu dezakegu murrizketak beste leku batzuetan aplikatzeko ere badirela. Zuzentarauak konkretuki adierazten du eskoletan egiten diren derrigorrezko testuliburu nazionalen itzulpenak, berehala geldiarazi behar direla eta gainera jakinarazten du itzulpenekin jarraitzen duten eskolen berri emango dutela eskualdea baino gorago dauden gobernu erakundeetan.

Anonimatuan jarraitu nahi duen eskualdeko herritar batek esan duenez, nahiz eta orain arte diskurtso ofiziala gutxiengoen aldekoa izan, gobernua aspalditik dabil pixkanaka gutxiengo horien hizkuntzak eskolatik ateratzen. Jarrera hori bere ustez, gobernutik asimilatze prozesu bat bultzatzea da eta gainera kultura genozidio bat.

Txinatik kanpoko adituen arabera, Pekineko gobernuak puztu egin du uigurrak suposatzen duten arriskua gero eta zapaltzaileagoak diren politikak justifikatzeko eta horren ondorioz, eskualdeko indarkeriak gora egin du eta ehunka hildako utzi ditu 2009tik.

Artikulu osoa irakurri.

Tags: Asiako hizkuntzakcazajohizkuntza gutxituakkazakheraLenguas de AsiaTxinauiguruigurrera