Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • UNESCOren Munduko Hizkuntzen Atlas berria Donostian
UNESCOren Munduko Hizkuntzen Atlas berria Donostian - Image

Datorren abenduaren 16an UNESCOren Munduko Hizkuntzen Atlasaren bertsio berria aurkeztuko da Donostian, hain zuzen ere, Europako Hizkuntza-Aniztasunaren Foroan, DSS16ko programazioaren barruan egingo den ekitaldietako bat. Dudarik gabe, Atlas berriaren aurkezpena, 15ean eta 16an egingo den Foro horren momentu garrantzitsuenetakoa izango da.

Gure artikuluetan sarritan erabili izan dugu Atlas horren datuak eta sailkapena hizkuntza jakin baten egoera azaltzeko, gainera, baliabide horren erabilera oso zabalduta dago edozein hizkuntzari buruzko informazioaren bila dabilen publiko orokorraren artean. Baliabide moduan Atlasaren helburua beti izan da gizartea sentsibilizatzea arriskuan dauden hizkuntzei buruz baina baita hizkuntza aniztasuna babestearen garrantziari buruz ere. Horretarako, hizkuntzak bost mailetan sailkatzen ditu, maila bakoitzari kolore bat ezarriz: egoera ahulean (zuriz), arriskuan (horiz), egoera larrian (laranja), egoera kritikoan (gorriz), desagertuta (beltzez). Esate baterako, euskara “egoera ahulean” kategorian sailkatzen dute.

Atlasa 1996an sortu zen eta harrezkero eguneratzen joan da. Azken bertsioa, datorren ostiralean aurkeztuko denak ordezkatuko duena, 2010ekoa da eta 2.500 bat hizkuntzei buruzko informazioa eskaintzen du. Irrikan gaude Atlas berriaren berritasunak ikusteko.

Berri osoa irakurri

Tags: arriskuan dauden hizkuntzakCátedra UNESCO de Patrimonio Lingüístico MundialDerechos lingüísticosdiversidad lingüísticaDSS16Europako Hizkuntza-Aniztasunaren ForoaForo Europeo de la Diversidad Lingüísticahizkuntza aniztasunahizkuntza eskubideaklenguas en peligroMunduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedraUNESCO