Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Vietnam-ek bere gutxiengo etnikoen hizkuntzak babestu nahi ditu
Vietnam-ek bere gutxiengo etnikoen hizkuntzak babestu nahi ditu - Image

Artikulu honetan Vietnamen egin duten mintegi baten berri ematen digute. Mintegian, beste gauza batzuen artean, gutxiengo etnikoen hizkuntzen irakaskuntzak eta hezkuntzak aurre egin beharreko zailtasunei buruz hitz egin dute. Hizkuntzekin eta hezkuntzarekin zerikusia duten arduradun desberdinek hartu zuten parte mintegian eta datu interesgarriak partekatu zituzten, esate baterako: herrialdean dauden 53 komunitate etnikoetatik 27k idazkera propioa dutela; 20 hiri edo probintzietan hizkuntza ikastaroak antolatu dituztela euren hizkuntzak bultzatzeko, edota, beste askok jatorrizko hizkuntza eskola curriculumetan sartu dutela.

Hezkuntza Ministerioko Tran Van Thuy-k adierazietakoaren arabera, 2010-2011 ikasturtean mong, ede, jrai, bahnar, cham eta khmer hizkuntzak lehen aldiz irakatsi ziren hezkuntza zentroetan, zehazki 740 eskoletan, 4.789 ikasgelatan eta 110.862 ikasleri. Kopuru horiek orain handiagoak dira, 782 eskola, 5.515 ikasgela eta 121.020 ikasle, hain zuzen ere. Halere, Thuy-k irakasleak trebatzearen beharra azpimarratu zuen, izan ere, orain daudenekin nekez betetzen baita eskariaren %5a.

Akademia eremuko mintegiko beste parte-hartzaile batek adierazi zuen hizkuntza eta kultura aniztasunaren babesa premiazko eginkizuna dela, egungo nazioarteko industrializazio eta modernizazio testuinguruan. Beste parte-hartzaile batzuek, gizarteko eragile desberdinen koordinazioa lortzeko deia egin zuten, denon artean herritarren kontzientziazioa eta sentsibilizazioa lortzeko gutxiengo etnikoen baloreen babesari dagokionez.

Artikulu osoa irakurri.

Tags: Asiako hizkuntzakbahnarchamedegutxiengo etnikoakhizkuntza gutxituakjraikhmermong