Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Vietnameko Gia Lai herriaren hizkuntza gutxituak babesten
Vietnameko Gia Lai herriaren hizkuntza gutxituak babesten - Image

“Preserving ethnic minority languages of Gia Lai people” izeneko artikuluan Gia Lai herriaren zenbait datu aurkezten dira, eta batez ere politika eta hezkuntza mailan egin diren aurrera pausuak aipatzen dira beraien jatorrizko hizkuntzaren babesa eta irakaskuntzari dagokionez.

15,500km karratu inguruko lurralde batean, Gia Lai herriak 1.3 miloi biztanle baino gehiago biltzen ditu, eta horietatik %45 inguru, gutxiengo etniko batekoak dira, gehienak Bahnar y J’rai komunitatekoak. Lurralde hau, Central Highlands deituriko eskualdean kokatzen da. Lurralde honek, Kon Tum probintziarekin mugatzen du iparraldean, Dak Lak probintziarekin hegoaldean, Kanbodiarekin mendebaldean eta Quang Ngai, Binh Dinh eta Phu Yen probintziekin ekialdean.

Azken urteotan gobernuak arreta handia jarri dio Central Highlands-eko gutxiengo etnikoen bizi baldintzak hobetzeari eta bereziki Gia Lai herriari dagokionez. Helburu horrekin, gobernuak zenbait politika bultzatu eta neurriak inplementatu ditu. Horrela, 2014-2015 urtean 349 bat klase antolatu dira lehen hezkuntzako 89 eskoletan gutxiengo etnikoen 8.000 ikasleentzako, horietatik 6.800 Jrai herrikoak eta 1.155 Bahnar herrikoak izanik.

Egin diren prestakuntza ikastaroen helburua, batez ere gutxiengo etnikoen irakasleen gaitasunak hobetzea zen, eta hala Ayunpa, A Khe y Pleiku city-ko 321 irakasleek burutu dute prestakuntza 2014an. Honen ondorioz, ikasle batzuek, irakur-idazketan prestakuntza egin duten bertako irakasleengandik jasoko dituzte klaseak astean behin.
Gehiago irakurri.

Tags: Gia Laihizkuntza aniztasunahizkuntza gutxituakhizkuntza politikahizkuntzakirakaskuntzaMunduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedraVietnam