Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Yawuru hizkuntza indigena ikasteko ikastaroa
Yawuru hizkuntza indigena ikasteko ikastaroa - Image

Yawuru hizkuntza arriskuan dago; 2016an 61 jatorrizko hiztun erregistratuta zeuden. Australia mendebaldeko Broome-ko hego-kostaldean hitz egiten da, Kimberley eskualdean.

2016an, Broome-ko Notre Dame UnibertsitateaWalalangga Yawuru Ngan-ga (“Yawuru hizkuntza ikasten ari zara”) programa pilotoa eskaintzen hasi zen yawuru hizkuntza ikasteko.

Graduatzeko, ikasleek ordu betez hitz egin behar zuten yawuru hizkuntzan haien gaitasuna erakutsiz 50 arlo desberdinetan. Bi urteko programa honetan, astero 15 ordu pasatzen zuten klasean hizkuntza ikasteko.

Lola Jones, Mendebaldeko Australiako Hezkuntza Departamentuko hizkuntza aborigenen aholkulari nagusiaren hitzetan, 2021erako 20 heldu programan graduatzea eta Broomeko eskoletan yawuru hizkuntza irakastea da helburua. 9 heldu graduatu ziren 2018ko azaroan. Horien artean, Anita Dean, Isobel Varney, Anne-Janette Phillips eta Janet Coz.

Anitak bere amamarena zen yawuru hizkuntza irakatsi nahi die orain bere sei seme-alabei. Isobel Varney-k aldiz, yawuru irakaslea izan nahi duela argi dauka 20 urterekin. Anne-Janette-k musika eta dantzarekin lotu nahi du hizkuntza. Graduatuetatik helduenak, Janet, 75 urterekin graduatu zen.

Horrelako ikasleak izatea erronka izan daiteke hizkuntza irakasleentzat, baina Coco Yu eta Hiroko Shioji irakasleek oso baikor ikusi zuten esperientzia elkar laguntzen zutelako. Gazteenek teknologian trebeagoak ziren eta helduenek bertako natura eta ingurua hobeto ezagutzen zuten, beraz, bakoitzak zituen ezagutzak konpartitzen zituen.

Lola Jones-en hitzetan, bertako hizkuntza eskoletan irakastea garrantzitsua da, baina horrekin soilik ezin daiteke hizkuntza bat biziberritu. Eguneroko erabilera erreklamatu behar da. Hizkuntzak zure herrira, bihotzera, familiara, inguruan egiten duzunera lotzen zaitu. Jones-ek uste du arriskuan jarraituko duela hizkuntza ez bada ama hizkuntza bezala etxean transmititzen. Coco Yu irakaslearen ustetan, oraindik lan handia dago egiteke.

Jatorrizko informazioa hemen.

 

Tags: Australiaeducaciónhezkuntzahizkuntzen biziberritzearevitalización lingüísticayawuru