Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak  •  Berriak • Yolgnu zeinu hizkuntza bizirik mantentzen
Yolgnu zeinu hizkuntza bizirik mantentzen - Image

Australiako Arnhem Landen, Darwinetik 500 kilometrotara dagoen herri batean, orain dela gutxi arte biztanle guztiak zeinu hizkuntzaz baliatzen ziren haien artean komunikatzeko gorrak ez izan arren. Erabiltzen zuten hizkuntza hau yolgnu zeinu hizkuntza da, eta bestelako zeinu hizkuntzak ez bezala, biztanleri entzulearentzat sortu zen ahozko hizkuntzaren lagungarri moduan batez ere dialekto edo hizkuntza desberdinak hitz egiten zutenen arteko komunikazioa errazteko.

Yolgnu zeinu hizkuntzaren erabilera murriztuz joan da gazte gehienek ingelesez ikasten dutelako, etxe gehienek hormak dituztelako lehen ez bezala eta umeek denbora gehiago ematen dutelako teknologia berriekin.

Bentley James hizkuntzalari antropologo doktoreak dio zeinu hizkuntza hau desagertzeko arriskuan dagoela. Yolgnu zeinu hizkuntza oso maiz erabiltzen zen arrazoi kulturalengatik; gauza guztiek zeinu bat zuten eta oso erabilgarria zen ohikatu barik urrunetik komunikatzeko eta ehizatzerako orduan. Bizirik dauden hizkuntza guztien modura, aldaketei moldatzen joan zen zeinu berriak sortzen gauza berrientzat. Hala nola iPad, Facebook eta telefono mugikorra zeinuak hizkuntzan gehitu ziren.

Jamesek GoFundMe orri bat sortu zuen hizkuntza salbatzeko. Bere helburua 38 mila dolar lortzea zen irailaren 23rako, Zeinu hizkuntzen nazioarteko eguna delarik. Aspaldi lortu zen helburua orrialdean ikus daitekeen bezala. Diru hau erabiliko da 500 yolgnu zeinuz beteriko eskuliburua sortzeko. Eskuliburua bertako eskoletan eta liburutegietan dohainik zabalduko da edonork yolgnu zeinu hizkuntza ikasteko aukera izan dezan.

Jamesen lana yolgnu zeinu hizkuntzan Laurie Baymarrwanga (Big Boss) liderraren eskutik hasi zen. Big Bossek bederatzi hizkuntza indigeno hitz egiten zituen eta bere bizitza eta dirua eman zuen horiek babesten. Elkarrekin yolgnuren atlasa eta hiztegia argitaratu zituzten. Zoritxarrez, eskuliburua argitaratu aurretik hil zen 97ko adinarekin. Hala ere, Jamesek bion artean hasi zuten lanari ekin dio eta GoFundMen lortutako diruarekin eskuliburua sortzea lortu du.

Jatorrizko berria hemen.

Tags: AustraliaGoFundMelengua de signosyolgnuzeinu hizkuntzaZeinu Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna