Yucataneko eskola guztietan maya hizkuntza irakatsiko da 2019ko Uztailaren 16a EHU-UPV Unesco Katedra Yucataneko gobernuak “Kuxtal le maaya t’aano’” (Gora maya hizkuntza) ekimena onartu du. Ekimena Fidencio Briceño Chelen eskutik hasi zen Yucataneko Unibertsitate Autonomoarekin eta Goi-mailako Hezkuntza Departamentuaren kooperazioarekin. Maya jatorriko linguista eta aditua den Fidencio Briceño Chelek dio haien helburua dela maya hizkuntza hezkuntza maila guztietan irakastea estatuko identitate kulturala indartzeko. Horregatik, ekimen honen ardatza hezkuntzako maila guztietan, oinarrizko hezkuntzatik unibertsitatera, maya hizkuntza irakastea da. Zoritxarrez, hizkuntza eta herri indigenek oraindik ere diskriminazioa jasan behar dute. Eta honen testigantza bat aurki dezakegu historiasaudiovisuales izeneko Instagram profilean. Maya kulturaren eta aipatutako ekimen honen alde egiten dutenen artean eskola asko daude, besteak beste Mexikoko himno nazionala maya hizkuntzan abesten duten eskolak (abestiaren bideoa hemen) eta Valladolideko eskola bat non huipil izeneko jantzi maya eskolako uniformetzat erabiltzen hasi diren. Valladolideko eskola hau Ignacio Allende Eskola da eta Maria Candelaria May Nobelo zuzendariak dio uniformea aldatu zutela belaunaldi berrietan identitate indigena mantentzeko eta sustatzeko. Irakasle eta eskolako autoritate batzuen desadostasunak jaso arren, gurasoen laguntzarekin, astean behin huipilak janztea onartu da (honi buruzko informazio-bideoa hemen). Jatorrizko berria hemen. Tags: educaciónhezkuntzaidentidadidentitateamayaMéxicoYucatan