Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Elkarteak • Euskara Elkarteen Federazioa

Euskara Elkarteen Federazioa

Topagunearen logoa1997an sortua, Topagunea Euskal Herri mailako euskara-elkarte eta herri-aldizkariak biltzen dituen federazioa da. Euskara-elkarte eta herri-aldizkarien mugimenduan etengabe sortzen ari diren proiektu berrientzako harreman gune finkoa sortzea, antzeko gaien inguruko esperientziak eta ideiak trukatzeko topagune izatea, baliabide ekonomikoen optimizaziorako kudeaketa zentralizatua bideratzea eta administrazioen eta bestelako erakundeen aurrean solaskide bakar eta errepresentagarria izatea ditu helburu nagusi.

http://www.topagunea.eus