Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea • Euskara

Atal honetan Euskararen inguruko informazio gaurkotua jartzen saiatuko gara, gure hizkuntza hobeto ezagutzeko, izan ere, asko dira ezagutzen ez ditugun datuak.

Ba al zenekien….?

-Euskararen jatorria ezezaguna da, baina badakigu Iberiar Penintsulan hizkuntza bakarra dela indoeuropearra ez dena, eta honen inguruan asko dira dauden hipotesiak.
-Euskaraz idatzita dauden lehen hitzak Kristo osteko l. mendekoak dira. Garai hartan euskararen eremua gaur egunekoa baino askoz handiagoa zen : iparraldetik Garona ibaiaraino, ekialdetik Andorraraino eta hegoaldetik Burgoseraino heltzen baitzen.
– Erromatar Inperiotik eta latinaren inposiziotik bizirik aterako hizkuntza bakarra da Euskara.
-Eremu geofrafiko txiki baten hitz egiten bada ere, Euskarak sei euskalki ezberdin ditu; euskalkien lehen sailkapena 1863an Luis Luciano Bonaparte Printzeak egin zuen, Napoleonen ilobak.
-Gaur egun, Autonimi Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean milioi bat lagunek hitz egiten dute eta beste 500.000k ulertu.
-182 Euskal Etxe dago lau kontinentetan banatuta eta horietako 71tan euskara eskolak ematen dira. Frantzian Bordel, Pau eta Parisen daude, baita Bruselasen eta Quebecen. Horretaz gain, 38 unibertsitate daude Euskara Irakurlegoa dutenak (4 Estatu Batuetan, 9 Hego Amerikan eta 25 Europan), eta 3 Euskara Katedra daude New York, Chicago eta Frankfurteko unibertsitateetan.
– Pidgin delakoa, bi hizkuntzetako erro bereko hitzak erabiltzen dituen hizkuntza da : euskara eta islandiarra eta euskara eta algonkinoa (kanadarra); euskarak mailegatutako hitzetan dago oinarrituta, eta mendeetan zehar euskal balea arrantzaleak eta lurralde hauetako jatorrizko herritarrek izan zituzten hartu-emanen emaitza da.

Hori dela eta, atal honetan euskara hobeto ezagutu dezazun saiatuko gara, eta badakizu gehiago ikasterik nahiko bazenu gure hizkuntzaren inguruan Euskararen Etxera gonbidatzen zaitugula!

  • Euskararen jatorriaren inguruko teoriak
  • Euskararen bilakaera
  • Euskararen aniztasuna
    • Euskalkien lehenengo sailkapena
    • Euskalkiak
  • Euskara gaur egun
    • Euskararen eremu ofizialak
    • Hezkuntza ereduak
    • Helduen alfabetatze eta euskalduntzea
  • Euskararen aldeko ekimenak
    • Korrika
    • Ikastolen jaialdiak
  • Euskara munduan
    • Euskal Etxeak
    • Euskara katedrak unibertsitateetan
  • Euskara arlo digitalean
    • Internet
    • Sare sozialak
    • Aplikazioak

Euskararen Misterioa

Bideo hau Euskararen Etxea bisitatzera datozen guztiek ikus dezakete, eta Euskararen Misterioa azaltzen du.