Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Euskara • Euskara gaur egun

Euskara gaur egun

Euskararen eremu ofizialak

Gaur egungo zatiketa administratiboari dagokionez, euskararen egoera oso nabarra dela esan dezakegu. Euskaraz hitz egiten den lurraldeak ez dauka batasun politikorik. Hiru administraziotan banatuta dagoenez, ulertzekoa da euskararen ofizialtasuna arautzerakoan araudi bat baino gehiago izatea. Administrazioak honako hauek dira:

  • Espainian: Euskal Autonomi Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitatea.
  • Frantzian: Ipar Euskal Herria (Pyrénées – Atlantiques izeneko departamentuan sartuta).

Administrazio bakoitzak euskararen erabilerari tratamendu diferentea ematen dio eta, horren ondorioz, 5 araudi edo egoera ezberdin ditugu euskararen erabilera erregulatzeko. Argi dagoenez, egoera nahasi hau ez da mesedegarria euskararentzat.

– Euskara ofiziala: Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako eremu euskaldunean (iparraldean).

– Eskubide batzuk ditu: Nafarroako eremu mistoan (erdialdean).

– Ez ofiziala: Nafarroako eremu erdaldunean (hegoaldean).

– Legerik ez: Ipar Euskal Herrian.

Euskara

Euskara

Hezkuntza ereduak

Hiru dira gaur egun hezkuntzan erabiltzen diren ereduak.

A eredua: Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Eskualde Euskaldunean baino ezin da hautatu. Bertan gaztelaniaz egiten da irakaskuntza osoa, baina euskarazko ikasgai bat dago. Normalean euskarazko hezkuntza 4 ordura mugatzen da. Eusko Jaurlaritzak eginiko azterketa baten arabera ikasle horietatik %100ek ez zuen euskara ondo jakitea lortzen.
B eredua: hezkuntza elebiduna ematen du. Ipar Euskal Herrian Ikas-Biren bitartez ematen den eredua ere honen antzekoa da. Eredu honetan askotan ikasgai gehiago euskaraz ematen badira ere ikasgai komunak direnak (matematika, filosofia, historia…) gaztelaniaz eman ohi dira. Askotan D ereduan ere ikasgai horietako batzuk gaztelaniaz ere sartzen diren arren, legalki hori ez da B eredua. Eusko Jaurlaritzak eginiko azterketa baten arabera ikasle hauetatik %67k ez zuen euskara ondo jakitea lortzen
D eredua: hezkuntzako hizkuntza nagusi moduan euskara erabiltzen du, eta gaztelania ikasgai bat da. Ipar Euskal Herrian Seaskaren bitartez antzeko eredua ikasten da eta bertan frantsesa da bigarren hizkuntza. 2005ean ikasleen %32 zegoen eredu honetan ikasten. Eusko Jaurlaritzak eginiko azterketa baten arabera ikasle horietatik %32k ez du lortzen euskararen ezagutza maila egokirik.

Helduen alfabetatze eta euskalduntzea

Egitura desberdinak:

AEK (1979)

Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak zazpi probintziak hunkitzen ditu. 1979an sortua hego aldean eta ondoko urtean ipar aldean, AEKak euskaltegi andana bat biltzen du. Ipar aldean, AEKa helduen euskalduntzeaz arduratzen den egitura bakarra da.

HABE (1981)

Helduen Alfabetatze-Berreuskalduntzerako Erakundea, Euskadiko Autonomi Elkarteko Jaurlaritzak sortu zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan sail horretan ari diren erakunde desberdinen egituratzeko eta diruz laguntzeko. HABE-ren babesean daude estatutu ezberdinak dituzten irakaskuntza zentruak (AEK-ri edo IKA-ri lotuak, pribatuak, publikoak…).

IKA (1988)

IKA da euskaltegien koordinakunde bat, bakarrik Nafarroa eta Araban antolatua dena.