Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Euskara • Euskararen Aniztasuna

Euskara, euskalki edo dialekto asko dituen hizkuntza da. Aspalditik nabarmendu izan da euskara ez dela berdin hitz egiten toki guztietan, lekuaren arabera euskalki ezberdinak aurki ditzakegu.
Hau horrela, oso zaila da toki desberdinetako pertsonak guztiz elkar ulertzea. Horretarako, toki guztietako euskalki eta azpieuskalkiak ezagutu beharko genituzke. Beraz, XVI. mendean egoera hau aztertzen hasi ziren, baina pausu asko eman behar izan ziren irteera bat aurkitu arte.

Beharrizan honi erantzuteko besteak beste, 1918an EUSKALTZAINDIA sortu zen, euskararen akademia alegia. Euskaltzaindiak 1968. urtean Arantzazuko Biltzarrean EUSKARA BATUA erregistro berria kaleratu zuten. Helburua begi bistakoa zen: euskaldun guztiek ulertu ahal izango zuten hizkuntza komuna ezartzea euskalkien gainetik.
Honekin, euskalki desberdinak mantendu izan dira, baita euskara batuari garrantzia eman ere.

Euskalkien lehenengo sailkapena

Euskalkiak XIX Mendean

Euskalkiak XIX Mendean

Euskal dialektologia ez da sortuko XIX. mendera arte. Mende hartan Luis Luziano Bonaparte Printzeak (Napoleón Bonaparte ospetsuaren ilobak) euskalkien lehenengo sailkapena burutu zuen arte. 1856 urtetik 1869 urtera 5 bidaia egin zituen Euskal Herrira euskalkiak aztertzeko eta horrela, aurrera eraman zuen euskalkien lehenengo sailkapena.
Bonapartek egindako Euskalkien sailkapen garrantzitsuena 1869 urtekoa da eta oraindik ere leku askotan erabiltzen da.
Luis Luzianok hiru sail nagusi bereizi zituen:
– Mendebaldekoa (Bizkaiera)
– Erdigunekoa (Gipuzkera, Lapurtera eta bi Goi Nafarrerak)
– Ekialdekoa (Zuberera eta bi Behe Nafarrerak).

Euskalkiak XXI Mendean

Euskalkiak XXI Mendean

Euskalkiak

8 euskalki desberdindu daitezke gaur egun:

Bizkaiera: Bizkaiko lurralde osoa hartzen du, Arabako aldakia gordetzen duten tokiak eta Gipuzkoako mendebaldea, Deba arroa (Ibarra) barne.
Gipuzkera: Deba ibarretik Bidasoa alderaino, Nafarroako Burundi eta Ergoiena barne.
Iparraldeko Goi-Nafarrarera: Gipuzkoa Hondarribitik Errenteriaraino sartzen da, Nafarroako Iparraldean Baztaneraino hartzen du eta hegoalderantz Ultzamaraino.
Hegoaldeko Goi-Nafarrera: Gaur egun Nafarroako ekialdeko Erro era Esteribar bailaretan irauten du.
Lapurtera: Lapurdin, ekialdean eta iparraldean izan ezik.
Mendebaldeko Behe-Nafarrera: Lapurdiko ekialdetik Nafarroa Beherako ekialdera hedatzen da, Nafarroako Aezkoa bailara ere hartzen du.
Ekialdeko Behe-Nafarrera: Lapurdiko iparraldea hartzen du, Nafarroa Beherako ekialdea eta Nafarroako Zaraitzuko bailara.
Zuberera: Zuberoako lurraldea, bere garaian. Erronkariko aldakia ere hartzen zuen azpieuskalki bezala, baina dagoeneko, azpieuskalki hau galdu da.

Interesgarria iruditu bazaizu, gogoratu askoz gehiago ikasi dezakezula Euskararen Etxea bisitatuz, gida espezializatu bat dugu zure galdera guztiei erantzuteko. Etorri bisitan!