Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Euskara • Euskararen jatorriaren inguruko teoriak

Gaur egun hizkuntza indoeuroparretan mintzo da gehien Europan. Euskara da salbuespen ia bakarra. Hizkuntzalarien arabera, euskara bakarturik dago munduan: ez du ahaiderik eta bere jatorria misterioa da, nahiz eta hainbat hizkuntzarekin lotzeko ahaleginak egin diren. Era guztietako hipotesiak garatu dira gure hizkuntzaren jatorria argitzeko.

Euskararen Ahaideak

Euskararen Ahaideak

Ikus ditzagun euskara nolabait ahaidetzeko bere garaian nagusitu ziren 3 hipotesi:

IBERIERA: Iberoen hizkuntza izan zen. Herri indoeuroparren inbasioen aurretik penintsulan zegoen hizkuntza bat (Mediterraneo aldean hitz egiten zen) eta erromatarrak latina ezarri zuten arte iraun zuen.
Hizkuntzalari batzuek, erraturik, hitzen eta fonetikan zeuden antzekotasunekin harrituta, iberiera eta euskara lengoaia bera zela pentsatu izan zuten. Alabaina hipotesi hau faltsua da. Nahiz eta iberierarekin sintaxi eta gramatika euskararekin alderatuz ustez antzekoak izan; kontutan izan behar dugu, iberieraren inskripzioak bakarrik hein txiki baten itzultzea lortu izan dela.
Iberiar eta euskal hitzen artean antzekotasunak badaude, baina hauen arrazoia, euskara eta iberieraren artean trukaturiko hitzetan datza eta ez hizkuntza bien jatorria komunean.

BERBERERA: Hizkuntzalari batzuk defendatu dute euskara Ipar Afrikako hizkuntzetatik datorrela eta hain zuzen ere berbereratik. Teoria bat, orain dela urte asko bertan behera utzi zena, sintaktiko eta morfologikoki guztiz ezberdinak izanik; bi hizkuntzen arteko erlazioak, bakarrik lexiko edo lexikografiko tankerakoak baitira. Hala ere, aditza jokaeraren aldetik, bai euskaraz eta baita berbereraz ere, zenbait adizkiren erabilera antzekoa ikus dezakegu, (ezaugarri gramatikalak).

KAUKASOKO HIZKUNTZAK: Filologo batzuek diotenaren arabera euskara kaukasiar hizkuntzekin erlazionaturik dago. Batez ere, Georgiarekin, batik bat gramatika aldetik eta deklinabide sistemagatik.
Kaukaso zonalde horretan 50 hizkuntza baino gehiago hitz egiten ari dira eta gehienak ez dira indoeuroparrak eta egituran badute nolabaiteko antza euskararekin. Horri gehitu behar diogu zonalde hartako mendietan aurkitutako toponimiak. Georgian “Gorbeya” Armenian “Aralat” (Aralar bezala) edo “Gora”.
Hala ere ezin izan da frogatu euskara eta Kaukasoko hizkuntzak erlazionatzen dituen teoriarik.

Badago beste teoria bat ere euskara berton sortutako hizkuntza dela adierazten duena:

EUSKAL HERRIAN SORTUTAKO HIZKUNTZA: Teoria hau besteak beste Joxe Migel Barandiaran eta Koldo Mitxelenak defendatu dute. Beraien ustez Euskal gizona, Euskal etnia ez dator inondik “Gu ez gara inongo” esaten zuen berak, aitzitik berton eratu da, berton sortu zen duela 5000 urte gutxienez Cro-magnon gizakitik “gaurko” euskal gizakia mendez mende bilakatuz.
Euskararen antzinatasuna adieraz dezaketen hainbat hitz eta izen aurki genitzake. Har dezagun AIZKORA hitza adibidez. Badakigunez, ideia edo gauza berri bat izendatzeko premia edo beharra daukagunean sortzen dugu hitz bat. Hau da, 1900. urtean internet berbaren beharrik ez zegoen oraindik asmatu ez zelako eta horregatik, pentsa dezakegu aizkora lanabesa asmatu zenean emango zietela izen hori. Kasualitatea al da hitz horrek bere erroan (h)aitz hitza edukitzea? Ez al du esanahi haitzez eginiko tresna zela asmatu zenean? Hau hala bada, haitzezko lanabesak erabiltzen zituzteneko garaiak Harri Aroan, hau da, neolitikoan kokatuko gintuzke.

Interesgarria iruditu bazaizu, gogoratu askoz gehiago ikasi dezakezula Euskararen Etxea bisitatuz, gida espezializatu bat dugu zure galdera guztiei erantzuteko. Etorri bisitan!