Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak Munduan •  Hizkuntza Gutxituak • Asturiera/Leonera

Asturiera/Leonera

Autoglotonimoak:asturianullionés ol.lionés,mirandés

Asturiera edoleonera beste izen hauekin ere ezagutzen da: bable , mirandera (Portugalen), asturiera-leonera edo asturleonera. Leonera terminoa jatorriz deitura orokorra da erkidego zientifikoak XIX. mendetik erabili duena, izan ere Leoneko erreinuko bertako hizkuntzetako bat da; izen hau leondar mugimendu politikoak erabilitzen du azken 30 urtetan, eta bestalde, Leon eta Zamora Espainiako probientzietan erabiltzen den hizkuntzaren izen ofizialetako bat da (García Gil 2008). Leongo probintzietan izen herrikoi asko daude hizkuntza honentzat, gehienak toki izenak oraindik ere hitz egiten den eskualdeei dagozkienak (cabreirés, alistanu, bercianu, senabrés, cepedanu, carbayés, furniellu, babianu, pal.luezu, etc.). Aniztasun hau gaur Gaztela eta Leongo erkidego autonomoan bizi den hizkuntza erkidegoko hiztunen batasun kontzientzia ezak eragina da, eta hau nagusiki giza estatus apala izateak, XIV mendetik gazteleraren menpe egon baita (García Álvarez 1983; Bartolomé Pérez 2008). Asturiera edo leonera edo mirandera egiten duten hiztunek hizkuntza erkidego asturiarduna edo esturiarfonoa osatzen dute.