Azkue Fundazioa

Bambara

Nazioartean hedatuen dagoen izena bambara da (Haspelmath et al., 2008 = WALS). Bambarera hiztunek beraien hizkuntzari bamanankan (Lewis, 2009 = Ethnologue) edo bamanakan (ordezko izena, Ethnologue) deitzen diote beraien hizkuntzan ari direnean. Zehazki, banmana da hiztunek beraiei erreferentzia egiteko erabiltzen duten izena, eta beraien hizkuntzari bamana(n)kan deitzen diote (Sullivan, 2004). Badirudi termino hauen guztien a bokalak sudurkariak direla, agian kontsonante sudurkarien eraginagatik.