Azkue Fundazioa

Bubiera

Autoglotónimoa: ebôbéë 

Bubiera hizkuntza tonala da eta Afrikako hizkuntza gehien biltzen dituen taldean sartzen da, bantu hizkuntzen taldean hain zuzen ere. Talde berekoak dira baita ere honako hizkuntzak, bemba, igboera (ikusi leihoa), xhosa, swahiliera, fangera (ikusi leihoa), zuluera edota kikuyu beste hizkuntza afrikar askoren artean.

Afrikar linguista batzuen ustez, bubiera bantu hizkuntza zaharrena da eta antzekotasunak ditu Afrikan hitz egiten diren beste bantu hizkuntza batzuekin nahiz eta bubi herrialdetik hurrun egon hizkuntza hauek. Lingala edota kinyarwanda dira beste hizkuntza hauek (Bolekia Boleká 2008).

Bubi herria aintzinarotik modu ezberdinetara deitua izan da bubieraren tokian tokiko aldaeraren arabera: bochoboche (I), bosoboiso (IE), boschosboricho (E), bochomorischo (H), menchomoboncho (HM), eta "herrialdeko jendea" nahi du esan. XX. mendetik aurrera, hala ere, bubis edoboobes bezala deitu izan diete elkarri. Seguruenik, azken izen hauek dira europar kolonizatzaileek XIX. mendean eman zieten izena beraien agurra honako hau zelako: "A boobe, oipodi"; boobeedo bubi izenen jatorrizko esanaiha "gizon" edo "gizaki" da hizkuntza honetan. Atzerritarrei deitzeko beti honako izena erabili dute: bapotó. (Aranzadi Martínez 2009).

Bubi herriaren literatura eta historia ahoz transmititzen joan da belaunaldiz belaunaldi gaur egun gure artera iritsi arte.