Azkue Fundazioa

Frisiera

Frisieraz izen ezberdinak erabiltzen dira hizkuntza izendatzeko, aldaeren arabera; horrela, Herbeheretan mintzatzen den mendebaldeko frisierari fries eta frysk deitzen zaio, Alemanian mintzatzen den ekialdeko frisierari ostfriesisch edo saterlandic, eta Alemanian egiten den iparraldeko frisierari nordfriesisch edo frasch. Ingelesez Frisian deitzen da, gaztelaniaz frisón eta frantsesez ere frison.