Azkue Fundazioa

Guaraniera

Guaraniera tupi-guaraniar familiako hizkuntza da eta hizkuntza amerindiarren artean, hiztun gehien dituenen artean dago. Guaraniera izendatzeko hainbat modu topa liteke, herrialde batzuetan eta besteetan egiten den dialektoaren izenaren arabera: mbya (Brasil, Paraguai eta Argentina), ñandeva/chiripa (Paraguai eta Brasil), Pay tavytera/kaiwa (Brasil, Paraguai eta Argentina), avañe'e (Paraguai), chiringuano (Bolivia, Argentina eta Paraguai), Xeta (Brasil) eta acha/guayaki (Paraguai). Aldaera hauen artean hiztun kopuru handiena duena Paraguaiko guaraniera da (avañe'e), bost bat milioiko kopuruarekin.