Azkue Fundazioa

Igboera

Igboera izendatzeko nazioartean erabiltzen den izenik hedatuena igbo da, baina ibo ere erabiltzen da, bereziki gaztelaniaz. Igboeraz nd? igb? dira igboatarrak (Wikipedia, 2011).

Igboera hizkuntza bantutarra da. Bantu hitzak gizonak (pluralez) esan nahi du, eta horrela edo antzera gordetzen da hizkuntza bantutar gehienetan. Izatez, bantu hitza ba- aurrizkiaz osaturik dago, zein gizakiekin zerikusia daukaten hitzen forma plurala sortzeko erabiltzen den. Badirudi, beraz, hizkuntza bantutarren sena jarraituz, ez dela hitz egokia hizkuntza taldea izendatzeko (Del Moral, 2002).