Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Hizkuntza Gutxituak Munduan •  Hizkuntza Gutxituak • Malinke (Maninka, Maninkakan)

Malinke (Maninka, Maninkakan)

Malinkera elkarrekin oso lotuta dauden hizkuntza anitzen eta dialektoen taldeari deritzo. Hego-ekialdeko mandinga azpitaldean kokatzen dira eta aldi berean, hizkuntza nigero-kongolarren mande azpitaldearen barruan kokatzen dira. (-ka eta -kanatzizkiek jendeari eta beren hizkuntzari egiten diete lotura: -kanatzizkiak "hizkuntza" esan nahi du). Ethnologue-n ustetan (Lewis, 2009; www.ethnologue.com), malinkera hizkuntzak, mandinkerahizkuntzarekin batera, mandingo deitzen den "makro-hizkuntza" bat osatzen dute.Ethnologue-n ustetan zazpi hizkuntza daude "makro-hizkuntza" honen barruan (baina beraien arteko bereizketak neurri handi batean zalantzazkoak dira): mandinkera, lehendabizi; eta gero mendebaldeko malinkerakita malinkera; gehi ekialdeko malinkerakonyanka malinkerasankaran malinkera, eta forest malinkera. Hemen, mandinkera albo batera utziko dugu (ikus dagokion fitxa), eta malinkerari (maninka edo malinkera) hizkuntzei egingo diogu arreta. Malinkera hizkuntzen barruan, sailkapen ugari egin daitezke eta egin ere egin izan dira. Zatiketa nagusia mendebaldeko malinkeraren (ipar-ekialdean hitz egiten dena) (Senegal, Gambia, Guinea-Bissau eta Mali) eta ekialdekomalinkeraren (hego-ekialdekoan mintzatzen dena) (Guinea, Sierra Leona, Liberia eta Boli Kosta) artean dagoena dela dirudi. Ekialdeko malinkeraren barruan, aldaera gehiago proposatu dira, hala nola, kankan, sankaran, konyanka, forest maninka eta abar. Aipatu beharrekoa litzateke baita Ethnologue-k "makro-hizkuntza" nola definitzen duen: "elkarrekin zerikusia duten hizkuntza batzuk non erabiltze testuinguru batzuetan hizkuntza bakartzat hartzen diren". Nahiz eta hizkuntza edo aldaera desberdintzak har daitezkeen, hizkuntza horiek multzo berean sar daitezke eta hizkuntza bakartzat har daitezke; elkar banatutako ondarean eta hiztunen izaeran oinarrituz edota beste ezaugarri komunetan oinarrituz (hala nola, idazketa sistema eta literatura komun bat).

Baliabideak: