Azkue Fundazioa

Mandinkera

Ingelesez Mandinkan da terminorik erabiliena mandinkera izendatzeko. Gaztelaniaz, ostera, mandingo ere esaten zaio. Zenbait ikertzailek mandinka izenaz mandinkera bera ere barruan hartzen duen hizkuntza taldea izendatzen dute (Lewis, 2009; www.ethnologue.com). Badira zenbait niger-kongotar hizkuntza oso izen antzekoak dituztenak. Ikertzaile batzuk (Haspelmath et al., 2008 (= WALS)) lau hizkuntza bereizten dituzte: mandinka (leiho honetako mandinkera, alegia), Gambiako mandinka; mendebaleko maninka eta maninka. Leiho honetan mandinkera (edo mandinka) izango da mintzagai, eta maninka eta malinkera (maninkakan izena ere baduena) beste leihoetan azalduko dira.

Baliabideak: