Azkue Fundazioa

Pashtoera

Pashtoera hizkuntza, farsieraz afghani bezala eta punyabieraz  pathani bezala ezagutzen da. Ethnologue-n arabera (Lewis, 2009; www.ethnologue.com),  pusht makrohizkuntza osatzen duten hiru hizkuntza ezberdin dira: iparraldeko pashtoera, erdialdeko pashtoera eta hegoaldeko pashtoera. Hala ere, bestelako erreferentzi gehienetan, pashtoera hizkuntza bakartzat hartzen da. Hizkuntza hau beste izen hauekin ere ezagutzen da: pakhto, pushto, pukhto, pashtu, paxto edo pushtu. Pashtoera hizkuntza iraniarren azpitaldean kokatzen da, besteen artean, persiera, kurduera, osetiera, tayikera eta baluchiera bezala; Pakistanen eta Afganistanen hitz egiten da batik bat. Autoglotonimoa:  pashto [pa?'to].